Mus txapelketak emango die hasiera gaur, Santio jaiei

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 22a, 02:00

Santio eguna astelehenean os­patuko bada ere, gaurtik festa gir­oan murgilduko dira ara­noa­rrak. Mus Txapelketaren 34garren edizioa jokatuko da iluntzeko 22:00etan hasita. Festak bihar izango du segida, eta feria eta umeentzako ekitaldiak izango dira nagusi. Igandean arkume jatea eta ju­bilatuen eguna ospatuko dute. Eta astelehenean herri kirolak eta bertsoak izango dira.

GAUR
22:00, XXXIV. Mus txapelketa San Roke elkarteak antolatuta

LARUNBATA, Feria eta umeen eguna
11:00, Festei hasiera emango dien itxaferua,Udaletxeko balkoitik.
Ondoren, Umeen arteko pilota partiduak.
12:00, Feria eta tortilla lehiaketa.
16:30, Umeentzako jolasak.
17:30, Txokolatada.
18:00, ARNO ganadutegiko aziendak.
21:00, Norberak ekarritakoarekin herri afaria, musikaz girotua.

IGANDEA, Arkume jatearen eta jubilatuen eguna
Goizean, Arkumea erretzen jarriko da plazan.
11:00 Meza
11:30, Jubilatuen hamaiketakoa.
14:00, V. Arkume jate herrikoia.
Bazkal ondoren, Kikilisalda fanfarrea ariko da giroa jartzen.

ASTELEHENA, Santio eguna
11:00 Meza
12:00, Arano eta Goizueta arteko ohiko pilota partidua: Aranotik, Huizi eta Lizeaga; eta Goizuetatik, Salaberria eta Apezetxea.
17:30, Aizkora apustua: Aizarnako Luis Txapartegi eta Ezkurrako Moises Gogortza; eta Aurtizko Ander Erasun eta Aranoko Xauxar baserriko Joseba Izeta.
19:00, Bertso saioa: Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza eta Alaia Martin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!