«Asko eman dit Hernanik niri, horrelako zerbait behin bakarrik bizitzen da»

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 15a, 02:00

Egun haundia izango da bi­har­­koa Kaxkoan. Karmen Egu­na da, eta auzoko jaiak ospatuko dituzte bertako bizilagunek.
Egun osoko festa prestatu dute, eta urteroko zita nagu­si­ekin batera, beste hainbat no­bedade ere izango dira aurten. Horrela, esate baterako, pelota partiduak jokatuko dituzte goi­zean, dianaren ondoren, Tilosetako frontoian: muti­le­na bat, eta neskena bestea.
Skate Karmen Txapelketa ere izango da berria Kaxkoan. Pana parkeko pistan jokatuko da, arratsaldeko 16:30etatik au­­rrera, eta bere abileziak era­ku­tsiko dituzte partehartzaileek.
Baina bizilagun guztien ar­tean, bereziki batentzat izango da biharkoa, egun haundia: Maria Pilar Olloquieguirentzat. Bera izendatu dute Kaxkoko alkate berria, eta Mari Cruz Cigaranen eskutik jasoko du alkate makila, bihar. Bera­re­kin hitz egin du Kronikak.

Zer suposatu du zuretzat alkate izendapenak?
Ez nuen espero, eta ilusio haundia egin dit notiziak. Ho­rrelako gauzak, bizitzan behin bakarrik gertatzen dira, eta poz haundia eman dit. Es­ke­rrak eman nahi dizkiet denei. Asko eman dit Hernanik niri. 

Orain ez zara Kaxkoan bizi, baina zenbat urtez bizitu zara bertan?
Ezkondu nintzenean mugitu nintzen Kaxkora, 27 urterekin, Astigarraga jaioterritik. Eta 62 urte eman ditut bertan bizi­tzen, eta baita lanean ere. Bertan neukan denda, Pasiego izenekoa, oihal eta konfekzio­ena. Oso Kaxkokoa naiz ni, asti­­gartarra baino gehiago. Herri guztiak ezagutzen nau, eta nik ere ezagutzen ditut beraiek.

Eta nola bizitu dituzu Karmen jaiak?
Asko bizitu ditugu urtero, nire senarra asko ibiltzen baitzen antolatzen. Niri asko gustatu izan zaizkit beti. Aldatu ere egin dira urteekin, orain mo­dernoagoak dira. Baina denak animatu nahi ditut, jaiak ondo ospatzera.

KARMEN JAIAK, bihar Kaxkoan

9:00, Meza Agustinetan, Kaxkoan hildakoen omenez.
09:30, Diana.
10:00-12:00, Pelota partiduak Tilosetako frontoian.
12:00, Jaien hasierako txupinazoa. Alkatea: Maria Pilar Olloquiegui Otaegui. Omenduak: Maritxu Dorronsoro Iruin, Nekane Aguirresarobe Ibarguren (Bar Deportivo), Iñaki Apezetxea Agirre (Txatxon) eta Imanol Berroiz Insausti.
Ondoren, Balkoi apaintze lehiaketa.
Ondoren,  Trikitixa kaxkoan zehar.
14:00, Bazkari herrikoia Plaza Berrin.
16:30-19:00, Skate Karmen Txa­pelketa (Pana parkeko skate pistan).
16:30, Karta-jokoak Andre Kalean. Bikoteak: bi emakumez ostatutakoak edo mistoak.
16:30, Kale Nagusian: toka, igela eta bote txapelketa.
17:00-19:00, Puzgarriak eta eskulanak Plaza Berrin.
18:00, Txokolatada Plaza Berrin.
20:00, Saribanaketa: kartak, jolasak eta balkoi ederrenari.
20:00-22:00, Sardin jatea.
22:00-00:00, Hernaniko musikarien kontzertua Tilosetan.
22:30, Suziriak, jaiak bukatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!