«Ibon, Gari eta larriki gaixo dauden beste presoak etxera!» lemapean mendi martxa antolatu du Sarek larunbatean Santa Barbarara. Goizeko 11:00etan abiatuko dira Plazatik; eta Lasarteko Zabaleta auzotik ere aterako da martxa, 10:30etan. 12:00etan izango da ekitaldia: txalapartariak, bertsolariak, dantzariak, manifestuaren aurkezpena eta hamaiketakoa (norberak eramana).