Euskotren Ligatik kanpo, baina onenetatik gero eta gertuago

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 11a, 02:00

Ia ezinezkoa zirudiena ez da posible izan, eta Euskotren Li­gatik kanpo geratu da Her­na­niko Maialen trainerua. Baina penatarako baino gehiago, oso pozik egoteko moduan daude Hernaniko Arraun Elkartean. Gora eta gora ari da egiten Ma­ialen, eta asteburu honetan erakutsi du, aurreko traine­ru­en mailara gerturatzen ari de­la. Larunbatean, gainera, Ge­taria-Zarautzen pare ibili zen, eta atzetik utzi zuen Arraun-Lagunak. Atzo Donostian, or­dea, ez zuen aldeko izan zortea, eta arraun bat hautsita, aurretik izan zituen biak, zaz­pigarren sailkatuta. Baina ez ziren aparte izan: Getaria-Za­ra­utzek, ha­ma­hiru segundu­tan hobetu zuen berea.
Gorako bide horrekin, Gi­puz­koako Ligan jarraitu behar­ko dute hernaniarrek. Seiga­rren pos­tura igo dira asteburu ho­netako emaitzekin, Deustok ez baitu parte hartu bi estro­pa­detan. Hu­rren­go zita, larun­ba­tean Orion.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!