Gosearen kontrako sendagarria omen, bazkaria, kantuak esaten duenaren arabera! Atzo, koadrilen egunean, Tiloseta bete-bete egin zuten gazteek, ordea, beste zerbaiten gosea zuten... Parranda gosea, hain zuzen! Kontuan hartuta San Joanen ekuadorrean zeudela, ez da gutxi; askok ez baitzuten izango, azken egun hauetako aurreneko parranda. Gaurkoan, seguru, bestelako gose motaren bat sentituko dute askok eta askok, biharamunari aurre egiteko ere, bazkaria sendagai ona da eta...