Juerga eta parranda, etxeferoarekin batera egin du festak eztanda!

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 24a, 02:00

CD Hernanik eta Xalaparta txarangak bota zuten atzo San Joan jaiei hasiera eman zien txupinazoa. Plaza jendez bete, itzalpean itxoin zuten herritarrek hasieran, baina berehala animatu ziren eguzkiaren eta festaren epelera. CD Hernaniko lehendakariak, Martxelo Ez­pon­dak, eta Xalaparta txarangako ordezkariek, Joxean eta Mikel Ruizek agurtu zituzten herritarrak, eta oihukatu: «Gora CD Hernani! Gora Xa­la­parta! Eta gora Hernani!». Segidan, Amaia Irazustabarrenak lagundu zien ikurrina eta bandera altxatzen, eta bi taldeetako hainbat ki­dek karameluak oparitu zizkieten Plaza betetzen zuten herritarrei. Udaletxeko balkoian egoteko zortea izan duten herritarrek ere lagunak agurtzen zituzten, eta azkenean, Plazan egin zuten denek bat, buruhaundi eta erraldoiekin dantzan, Musika Eskolako ikasleen doinuen erritmora. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!