Diana eta kontzertu bana, txistu eta musika bandek

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 24a, 02:00

Hernaniko Txistulari Ban­­da eta Musika Banda ardu­ratuko dira gaur, musikari protagonismoa emateaz, goiz osoan zehar. Egunari hasiera emateko, diana joko dute elkarrekin, 09:00etan abiatuta, Mendirik Mendi doinuaren airera.

Txistulari Banda aurrena, zortzi piezarekin
Eta behin herria esnatuta, saio berezia eskainiko dute bi bandek, Plazan. Kontzer­tu bana emango dute, uda­le­­txe­ko arku­peetan.
Txistulari Banda izango da aurrenekoa, 12:00etatik aurrera. Zortzi pieza joko dituzte, Patxi Apezetxearen zuzendaritzapean, eta  ingu­ruko txis­tu­la­riek, Metal bos­koteak eta Unai Agirre ber­tsolariak lagunduta: Zortzi­ko-Biribilketa, Lantzeko ihau­teria, Habanera, Kontrapasa, Desde Santurce a Bilbao, Com­­parsa de Caballería de gallos, Ama begira zazu, eta San Joan zortzikoa.

Hiru kideri omenaldia, Musika Bandak
Ondoren eskainiko du bere kontzertua Musika Bandak, 13:15etan. Eta apro­betxatu­ko dute, bandako hiru kide­ri omenaldia egiteko, 25 urte dara­maz­kitenak: Laura Pa­che­co, Asier Baro eta Asier Lizartza.
Roberto Pachecok zuzen­duta, bost piezako saioa eskainiko dute: San Roque, Los anillos de Saturno, Pesa­res, La máscara del zorro, eta A Igarondo. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!