Gerardo Plazaren X. Oroimenezko haurren xake txapelketan Ekaitz Devesa eta Andoni Miralles izan ziren garaile, gaztetxoen bi kategorietan. Larunbatean, berriz, helduen txanda izan zen. Hernaniko taldeko eta Groseko taldeko zortzina jokalari aritu ziren elkarren aurka, eta Hernani izan zen garaile, 8, 5, 7 eta 5. Aipatzekoa da, gainera, Fernando Esnaola hernaniarrak meritu haundiko berdinketa lortu zuela Iñigo Argandoña, Nazioarteko Xake Maisu eta Groseko XTko jokalari onenaren kontra.