Udaltzaingo Sailean sortzen diren hutsuneak betetzeko, lan-poltsa

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 12a, 02:00

Ekainaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoaren arabera, Herna­ni­ko Udalak deialdia egin du Udal­tzainen lan-poltsa bat sor­tzeko hautaketa-prozesurako.
Eskabideak aurkezteko uztailaren 7ra arteko epea dago; alkate-lehendakariari zuzenduta aurkeztu behar dira, udaletxeko erregistroan, www.hernani.eus webguneko erregistro elektronikoaren bidez, posta bidez eta legeak onartzen duen toki batzuetan. Aurkeztu beharreko titulazio eta agirien berri, deialdiko oinarrietan ematen da. Baita lan postu honetako zereginen, eta oposizio lehiaketaren nondik norakoen berri ere.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzean, Udaleko webgunean jarriko da onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda, eta hiru laneguneko epea izango da erreklamazioetarako.

Onartu eta baztertutakoen zerrenda osatuta, oposizioa
Eskaerak aurkezteko epea bukatzean, Udalaren webgunearen bitartez jakinaraziko da zein den onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta hiru laneguneko epea izango da erreklamazioak egiteko. 
Ondoren, behin-betiko ze­rren­da onartu, eta oposizio fa­se­a hasiko da. Udalaren iragarki taulan jakinaraziko da probak non eta noiz egin­go diren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!