Koxka elkarteak, desgaitasuna duten pertsonen Hernaniko elkarteak, oharra bidali du «puntu beltz» baten berri emateko; «Motos Santi parean dagoen zebrabidea. Susto bat baino gehiago izan dute oinezkoek, eta istriputxoren bat edo beste ere bai». Horrela, Koxka elkarteak gomendatu du «inguruan dauden zebrabideak erabiltzeko».