Isikibi kanpinak antolatzen duen BTT zeharkaldiaren 7garren edizioa jokatuko da datorren igandean. Goizueta inguruko mendietatik eta Artikutzako parke naturaletik barrena izanen da zeharkaldia. Aurrez izena eman nahi duenak www.kirolprobak.com orrian du aukera; eta egunean bertan ere izanen da. Aurreko gauean Iskibi kanpinean debalde lo egiteko aukera izanen dela ere, jakinarazi dute.