Berria txapelketako azkenaurreko kanporaketa jokatu zuen atzo Hernanik Ortuellako Danok Lagunak taldearen aurka.
Kadete mailan, hernaniarrek 22-10 garaitu zituzten Danok Lagunakeko pelotariak; jubeniletan, 13-22 galdu zuten, eta Ojuel eta Aizpitarte nagusiak ere irabazi zuten 22-10. Ondorioz, 2-1eko emaitzarekin, hernaniarrak lehiatuko dira Markinako mutilen aurka. Maiatzaren 29an izango da hori, Hernanin.