Maiatzeko agenda kultur ekintzez gainezka dute hernaniarrek. Jaiak, musika, literatura, Zilegi Eskolak eta azoka dira, hil honetako proposamen nagusiak.
Festak, mota guztietakoak
Urteko aurreneko jaiak izango dira maiatzean, Hernanin. Hilaren 13tik 15era, Mendekosteko festak antolatu dituzte Florida-Etxeberrin. Horrez gain, Txalaparta Festa eta San Isidro, baserritarren eguna ere ospatuko dira hastear den hil honetan.
Eskholarria Jai Egun Nazionala ere izango da maiatzaren 22an Hernanin. Sortzen taldeak antolatuta, euskal eskola berriaren festa egingo da: tailerrak, ipuinak, antzerkia, Irrien Lagunak...
Musikak ere, tartea
Hilero izaten du musikak tartea Hernanin, eta maiatzean emanaldi bereziak antolatu dituzte. Izan ere, Donostia 2016 urtearen bueltan, EMUSIK ekimeneko hiru kontzertu izango dira herrian. Kantuz abesbatzak antolatzen duen Kantuz eguna ere, hil honetan izango da. Eta noski, baita Txalaparta Festa ere. Hernani Musika Eskolako ikasleek ere badute tartea agendan: bi kontzertu eskainiko dituzte. Eta noski, Kalez Kale Kantari eta erromeria ere, ez dira faltako maiatzean.
Hiru azoka
Eguraldi ona aprobetxatu, eta hiru azoka antolatu dituzte. Ohiko bigarren eskuko azokaz gain, Lore eta Landare azoka jarriko dute maiatzaren 21ean. Eta azken urteetan ohitura bihurtzen ari den Kultur Arteko Azoka ere antolatu du Hernani Errotzenek.
MAIATZEKO AGENDA
Zilegi Eskolak: Etxe ekologikoak eraikitzen Antolatzailea: AEK. Hizkuntza: euskeraz.
9 Lekua: Lurreko dendan, 18:00etan
17 Lekua: Biteri kultur etxean, 09:30etan
11 Zilegi Eskolak: Herremonak eta tratu onen eskola Antolatzailea: AEK. Hizkuntza: euskeraz. 18:00etan.
13-15 Mendekosteko jaiak
14 Kalez kale kantari. Lekua: Plaza Berrin. 12:00etan.
14 Bigarren Eskuko Azoka. Lekua: Atsegindegin.
15 San Isidro Jaia
Zilegi Eskolak: Sendabelarrak Antolatzailea: AEK. Hizkuntza: euskeraz.
18, 25 Lekua: AEKn, 18:00etan.
19, 26 Lekua: AEKn, 14:30etan.
20, 21 XXX. Txalaparta Festa. Kontzertuak. Antolatzailea: Hernani Musika Eskola eta Ttakun Ttan Ttakun taldea.
21 Lore eta Landare azoka. Lekua: Urbieta kalea. Antolatzailea: Behemendi.
21 Herri antzerkia. Lekua: Ave Maria parkea. Antolatzailea: Gure Esku Dago. Ordua: 22:30.
22 Eskholarria Jai Egun Nazionala. Antolatzailea: Sortzen elkartea.
24-28 Hernani hitzetan: poesia, ipuinak eta kantuen kultur arteko astea.
27-29 Kultura arteko azoka: Hernani Errotzen.
28 Kantuz Eguna.
Taldea: Kantuz abesbatza. Lekua: Milagrosa kapera. Ordua: 20:00.
EMUSIK2016
4 Christophoruschor Elze Abesbatza Lekua: Milagrosa kaperan. Ordua: 19:00
5 Conexion-Esemble (big band) Lekua: Biterin. Ordua: 19:00. Sarrerak salgai apirilaren 28tik.
7 Europako musika eskolen emanaldia Lekua: Atsegindegin. Ordua: 11:00.
‘HERNANI’ MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN KONTZERTUAK
16 Soinu tresnen erakusketa kontzertua Lekua: Biterin. Ordua 18:00.
25 Teklatu ikasleak. Lekua: Biterin. Ordua 19:00.
Literatur solasaldiak
11 Liburua: Sumisión. Michel Houellebecq. Dinamizatzailea: Amaia Garcia. Lekua: Udal Liburutegian. Hizkuntza: gaztelaniaz. Ordua 19:30.
17 Liburua: Pos-it bizitzak. Iolanda Zuñiga. Dinamizatzailea: Ane Mayoz. Lekua: Udal Liburutegian. Hizkuntza: euskeraz. Ordua 19:30.
ERAKUSKETAK
2-6 Bide Heziketa: X. Marrazki erakusketa. Antolatzailea: Udaltzaingoa.
10-19 Erraldoien erakusketa. Antolatzailea: Hernani Lanbide Heziketa. Ordutegia: 11:15-13:15 eta 18:00-19:30
30-ekainak 3 Eskoletako haurren ingurumenari buruz egindako lanen erakusketa. Antolatzailea: Artelatz. Lekua: Biterin.
GAZTE TXOKOA
1 Ginkana zikina Ave Maria parkean
7 Munduko sukaldaritza (Mexiko)
14 Slack line tailerra Ave Marian
20 LGTBfobia tailerra
29 Gazte Olinpiadak