Txistu kontzertu berezia izango da gaur, eguerdiko 12:30etan hasita, Plaza Berrin. Hernaniko Txistulari Bandak joko du, baina beste hiru kide ere izango ditu lagun emanaldian: tronpeta jole bikote bat, eta abeslari bakarlari bat.
Hasiera batean, Plaza Berrin izango da kontzertua. Baina euria dago emanda goizerako, eta eguraldi txarrarekin, Atsegindegin eskainiko dute emanaldia, ordu berean.
Zortzi abestiko kontzertua, entzungai
Patxi Apezetxeak zuzenduta, zortzi abestiko kontzertua eskainiko dute, guztiak euskeraz. Jose Saenzen Gazte Bide piezarekin hasiko dute saioa, eta jarraian joko dituzte: Atharratzeko gazteluko kanta, Neskatxarena, Errota zahar maitea, Hamaika bat, Martxa baten lehen notak, Makilarienak, eta Benito Lertxundiren Itsasoari begira abestiarekin bukatuko dute kontzertua.