«Berebizikoa da larriki gaixo dauden preso politikoak askatzea»

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 17a, 02:00

Apirilaren 21ean, osteguna, mobilizatzeko deia egin du Denak ala inor ez gazte dinamikak. «Gazteok lehen lerroan egon behar dugu euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzeko borrokan».
Plazatik abiatuko dira, arra­tsaldeko 19:00etan. Dago­e­neko, atxikimendua adierazi diote mobilizazioari, Bilgune Feminista, Ernai, Etxerat, Ikas­le Abertzaleak, LAB, Sortu, Li­letak, Sutu Hernani eta Urru­negik.

Hernanin, bi kasu
Egun, «390 euskal preso politiko Espainiako zein Frantziako 72 espetxetan sakabanatuta» daudela azaldu dute. «Hori gutxi balitz, 11 euskal preso politikok gaixotasun larria pairatzen dute, eta beste hiru, espetxe arinduan sufritzen ari dira». Horietako bi kasu daude Hernanin. «Garikoitz Arruarte Santa Cruzek espondilitis an­ki­lopoietikoa dauka, eta 2003tik dago preso». Era berean, «Ibon Fernandez Iradi lasartearrak esklerosi anizkoitza du».
Hori horrela, azaldu dute: «Berebizikoa da larriki gaixo dauden preso politikoak as­katzea, beraiek baitira espetxe politika ankerra gehien jasaten dutenak». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!