Laugarren proba izango dute gaurkoa, Hernaniko Gazte Olinpiadetan parte hartzen ari diren 23 taldeek.
Ginkana erraldoi bat egingo dute, herri osoan zehar, arratsaldeko 16:00etan hasita. Baina partehartzaileek 15:30etan dute zita, kiroldegi azpian.
23 talde, bost txandatan banatuta
Ginkanak ia herri osoa zeharkatuko du, baina kiroldegian hasi eta bukatuko da. Talde bakoitzeko 8 kidek hartuko dute parte; neska eta mutil. Bost txandatan aterako dira.
Aurrenekoan: Kamon Tutan Kamon, Partido Bundista,
Karakolinpikoak eta Konkis. Bigarrenean, Pelotoia, Pabo Rangers, Pizti Nago eta Los chicos de Moritz.
Hirugarrenean, Xatorkeitan, Izenikpe, Putreak, Ardi ibili eta Brugalkaba.
Laugarrenean, Hortzak Estutu, Autobus maG2koa, Batorrela, Ardi galduak eta Harrapazank.
Eta bosgarrenean, Salda parranda ta gero, Konfusioa, Inpernuko Larroxak, Apatxeak eta Borboitarrak.
Kiroldegian, Urrats denda parean, Plazan, Txantxillan, Tilosetan eta Zinkoenean egin beharko dira probak.
Zazpi proba
Kiroldegian aurreneko proba egin beharko du talde bakoitzeko kide batek: eskailerak zanko gainean igo, eta Urrats dendara abiatu.
Urrats dendaren parean, berriz, 3 kidek hartuko dute parte: txitxarearena eginez, metro batzuk aurrera egin beharko dituzte.
Handik Plazara joan, eta kide bakar batek, arrautza gainean duen koilara ahoan jarrita ibili beharko du.
Gero, Txantxillan, 2 kidek ura eta basoaren proba egin beharko dute.
Segidan, Tilosetan, kide batek mozkor karrera egin eta pelota kanastan sartu beharko du.
Zinkoeneako proba egingo dute gero, kide guztiek, eta handik, kiroldegira joko dute; zaku karrera eta jeroglifiko batekin bukatuko dute.