Hasi da denboraldia triatletentzat, eta Zumitza TTT taldea ere hasi da lanean. Asteburuan Sevillako DX2 Half Triatloian hartu zuen parte Xabat Aizpiolea hernaniarrak; 1.900m igeri, 80km bizikletan eta 21km korrika. Helmugara iristen 143garrena izan zen, eta horretarako, 5:15:02ko denbora behar izan zuen.