Preso eta iheslari ohiek manifestazioa deitu dute apirilaren 17an, igandea, Bilbon. Atzo, manifestazioari babesa emateko elkartu ziren Hernaniko preso eta iheslari ohiak eta plazan argazkia atera zuten elkarrekin.
Datorren igandean Bilbora joateko autobusak antolatu dituzte Hernanitik. Ostegunera arte izango da apuntatzeko aukera Garin, Txili eta Zintzarrin; joan-etorriak 14 euro balio du. Autobusa goizeko 10:00etan aterako da Atsegindegitik eta buelta 15:00ak inguruan izango da.
Bestalde, preso eta iheslari ohiek manifestu bat argitaratu dute, eta sinadurak biltzen ari dira abiandabidea.eus webgunean; sinatzeko deia egin dute.