‘La Furia’ eta ‘Sagar moreen iraultza festa’, gaurko planak

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 12a, 01:00

Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan hainbat ekimen ari dira izaten he­rrian. Eta gaur, bi antolatu dituzte; biak, aldarrikapena festa giroan egiteko as­moarekin.

Rap feminista, ‘La Furiaren’ eskutik
Hasteko, iluntzeko 19:30­etan La furia taldeak joko du Ti­losetan. Donostiako rap abes­lariak dio, rap-a egiten duela erraietatik ateratzen zaio­la­ko. Azaldu duenez,  ba­rrenak hus­teaz gain, bere helburu na­gusia da emaku­meen es­kubideak alda­rrikatzea. Bere musika rap feminista gisa definitzen du. 2013an No hay clemencia diskoa argitaratu zuen, autoekoiztua; bestalde, beste hainbat bildumatan ere, parte hartutakoa da. Berdin­tasun Kontseiluak eta Udalak antolatu dute kon­tzertua.

«Gaztetxea okupazio feminista izatea nahi dugu»
Hernaniko Bilgune Feminis­tak eta Sutu Hernanik berriz, Sagar moreen iraultza festa! antolatu dute gaur Gazte­txe­an, 22:00etan hasita. Joan den urtean kalera atera zi­ren, beldurrari aurre egiten dieten feministak geroz eta gehiago direla adie­­raziz. Aur­ten ordea, festa antolatu dute, alda­rri­kapenez eta edukiz betea egongo dena: «gaztetxea oku­pazio femi­nis­ta izatea nahi dugu. Gaur subjektu femi­nistak prota­go­nista izango garen espa­zi­oa sortuko dugu gazte­txean». DJ MapH, dan­tza, ligoteOa, giro feminista, gune askea eta sorpresak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!