Barrenetxearen Oialume Zarrek, ezin

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 14a, 01:00


Sagardoaren Txapelketako bigarren partidua jokatu zen larunbatean Galarretan. Altzueta eta Oialume Zar sagardotegian artean izan zen lehia; hau da, Etxeberria IV eta Etxeberria IIIk jokatu zuten, Matxin VI eta Barrenetxea IVren kontra. Partidua pareko hasi zen, 9-9 berdinduta egon ziren. Altzueta ordea, azeleradorea zapaldu eta 18-11 aurretik jarri zen; eta klabea izan zen hori. Izan ere, handik aurrera aurretik joan ziren, 40-32 irabazi arte. Barrenetxeak maila ona eman zuen: bost tantu egin zituen peloteoan eta zortzi sakean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!