Atarrabion egin zuen nazio batzarra atzo Udalbiltzak, Nazio Gobernu berria aukeratzeko; aho batez aukeratu zuten Luis Intxauspe, Hernaniko alkatea, lehendakari berri izateko. Intxausperekin batean, Udalbiltzaren gobernu berria osatu dute Andoni Gartzia Astigarragako zinegotziak eta Jon Arriola, Jon Andoni del Amo, Mikel Ansotegi, Nekane Garagoigordobil, Iratxe Lopez de Aberasturi, Haizea Isasa, Itziar Varela, Unai Lako, Maite Iturre, Aritz Ikobalzeta eta Alaitz Aizpuruak.