Maddi Oihenart gaur Milagrosan, sokak lagun

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 21a, 01:00

SokaHots Orkestra lagun duela kantatuko du gaur Ma­ddi Oihenart abeslariak, 19:00e­tan Milagrosan. Sarrerak erosteko aukera izango da oraindik han ber­tan, 7 eurotan.

Itxaro Borda eta Leire Bilbaoren poesiak
Maddi Oihenartek eta Jeremie Garatek osatu dute Doi diskoa, «artisauen moduan». Hala ere, beste artista batzuen kolaborazioak izan dituzte.
Batetik, Itxaro Borda eta Leire Bilbaoren poesiak: mai­ta­suna, deserria, euriari ere­sia, biziari agurrak, ipuin bat... izango dituzte ahotan. Ga­ratek, be­rriz, apainketak egin dizkie kan­tuei, txeloa, gi­ta­rra, kon­tra­baxua eta ttun­ttu­narekin, eta gaurkoan, Ji­mmy Arrabit eta Pascal Hum­ber izango dituzte lagun, arrabita eta kontrabaxuan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!