Herritarren babesa eskatu du Hernanik, egoerari buelta ematen hasteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 20a, 01:00

Denboraldia  espero baino makalago hasi du Hernanik. Hasierako partiduetan lekua hartzea kostatu zitzaion; eta azken partiduetan, jokoa nabar­men hobetu badute ere, garaipenak ihes egin die. Bolada horri bukaera eman nahi dio Hernanik, eta horretarako partidu aproposa da gaurkoa. Oiartzunen kontra neurtuko ditu indarrak; derbia izango da beraz, gaurko neurketa. Eta jokoan, aurrekoetan baino gehiago izango dute: arerio zuzenak dira bi taldeak, atzeko postuetatik ihes egin nahi dutenak. Oiartzun azkenaurreko postuan dijoa 11 punturekin; eta Hernani bat gorago, puntu bat gehiagorekin. Partidua Zubipen, 18:00etan.

Herritarren babesa, behar beharrezkoa
Andoni Loranek Kronikari aitortu dion moduan, Her­nanik herritarren babesa sentitzea klabea izango da gaurko partiduan: «etxean jokatzen dugu, eta motibatuta gaude. Derbia delako, eta asko egon daitekeelako jokoan. Horri herritarren babesa gehi­tzen badiogu, Hernanik pausu gar­rantzitsua eman dezake gaur. Garaipenarekin, Herna­nik Oiar­tzu­ne­ki­n duen aldea haundituko luke; eta bolada honekin haustea ere ekarriko luke. Honek ere la­gunduko luke, denboraldi bukaera bitartean geratzen diren partiduei aurre egiten».

12 partidu, bukatzeko
Denboraldia bukatzeko partidu asko ditu oraindik Hernanik: ze­hazki, 12. Garaipenaren bideari heltzea izango da helburua, eta pix­kanaka-pixkanaka mai­la man­­­t­entzeko pausuak ematea. Hernanik lau denboraldi da­ramazki, Emakumezkoen Li­gan.

Hernani-Ordizia, aurretik
Ohorezko Mailan, Hernanik Ordiziaren kontra jokatuko du gaur. Aurretik izango da partidua: 16:00etan, etxean. Beraz, futbolaz gozatzeko aukera ederra izango du gaur Zubipera gerturatzen denak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!