«Gure mugak aspaldi aurkitu genituen, baina kirola egitea inbertsio bat da»

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 13a, 01:00

Espainiako Master Txapelketan aritu berri zarete, eta bost domina ekarri dituzue. Zein balorazio egiten duzue?
Iñigo Goñi: Balorazio ona. Iazko urtearekin alderatuta, prestakuntza aldatu nuen, estilo libreari garrantzi gehia­go emanez eta bizkar gutxia­go eginez. Denboretan naba­ri­tu da hori. Postuak denboren on­do­rio dira.
Luis Goñi: Positiboa. Bihar jokatuko den Espai­nia­ko Irau­pen Luzeko Txapel­keta dut hel­buru nagusi, eta test bezala en­trenamendurik hoberena izan da.

Pozik bueltatuko zineten, ezta?
L.G eta I.G: Bai. Gainera, au­rrera begira hobekuntza izan deza­ke­gun sentsazioa­re­kin.

Zuk Luis, proba bakarrean parte hartu zenuen, eta txapeldun izan zinen. Zergatik bakarrik 800 metrokoan? Irabazteko moduan ikusten zinen?
L.G.: Txapelketa ostegunetik igan­dera bitarte ospatu zen, eta astean zehar ezin izan nuen parte hartu lanaren ondorioz. 800 metrokoa larun­batean egiten zen igeri eta ho­rre­ga­tik egin nuen proba ba­ka­rra. Kontuan hartuta irau­pen luzekoa prestatzen ari naizela, egoki zetorkidan. Ongi aur­kitzen naiz eta bai, irabazteko aukerak ikusten nituen.

Zuk Iñigo, hainbat proba egin dituzu, eta lau domina lortu, 400 metrokoa irabazita.
I.G.: 400 metrokoa irabaztea sor­pre­sa izan zen, lehen egu­ne­an. Anaiari eskertu behar­ko diot bertan ez parte hartu izana... Ni berez bizkar estiloan naiz espe­zialista eta 200 biz­ka­rre­an, bost ehunenekotara geratu nintzen lehen postu­tik. Abso­lu­tu mailan igeri egiten nue­nean 200 txi­me­leta ere asko­tan egiten nuen eta naiz eta igeriketako frogarik go­go­rre­­ne­takoa izan ongi molda­tzen naiz.

Estatuko onenen artean ezarri zarete masterretan. Nolako maila dago?
I.G. eta L.G.: Urtetik urtera gero eta maila altuagoa dago. 1.300 igerilaritik gora aritu dira Gijo­nen. Garai batean igeriketa oso gazterik uzten zuen jen­de­ak, askok 18 urte betetzean, baina gaur egun jarraitu egiten da, eta horiek denak absolutu iza­tetik mas­ter izatera jarra­ian pasatzen dira. Munduko erre­korrak ere egin dituzte Gijonen, gure adin mailan. Bere garaian abso­lutu mailan Estatuko txa­pel­dun izandakoak ere aritzen dira.

Eta estatuan bakarrik ez, Munduko Txapelketan ere, aurrean ibili izan zarete. Azkenekoan, Kazanen, brontze bana lortu zenuten. Haundia izango da, mundu mailan hain aurrean ikustea, ezta?
L.G. eta I.G.: Dudarik gabe. esperientzia ederra izan zen. Berezia gainera, munduko igerilari hoberenekin batera egon baikinen kirolarien he­rri­an bizitzen, egun des­ber­dinetan zehar. Bai Maste­rrak eta bai absolutuak, elka­rrekin geunden bai igeri­le­ku­etan, bai autobusetan, bai loungean… Polita da Sun Yang, Paltrinieri, Chad Le Clos, Guy edota Rafa Muñoz bezalako igerilariekin egon, hitz egin edota baz­kaltzea. Kazaneko Munduko Txapel­keta oso bere­zia izan zen maila guztietan. Zaila izango da antolakuntza hobea­gorik aurkitzea.

Ez dauka mugarik zuen kirol ibilbideak? Noiz arte egon nahi duzue igeriketan?
L.G. eta I.G.: Gure mugak aspal­di aurkitu genituen. Orain man­­tentzea da hel­bu­rua. Osa­su­­na­gatik, leku des­ber­dinak eza­­gutu eta moti­ba­zioak bila­tze­ko ari­tzen gara orain ige­rian. Kirola egitea inbertsio bat da.

Zein helburu dauzkazue epe motzera? Zein proba irabazi nahiko zenukete? Zer lortu?
L.G.: Espainiako Iraupen Lu­zeko Txapelketa (3.000 metro) irabaztea asteburu honetan bertan, 40 plus kategorian, Matarón. Eta Espainiako erre­korra egitea. Nire helburu na­gusia, Getaria-Zarautz zehar­kaldia irabaztea da. Inoiz ez dut lortu eta falta zaidan ba­karra da Euskal Herrian egiten diren zeharkaldien artean.
I.G.: Udara aldera, bizkarreko frogetan Espainiako erreko­rretara hurbiltzea gustatuko litzai­­dake, 40-44 urteko kate­go­rian eta 50 metroko igerile­ku­an. Eta amesteagatik, zerga­tik ez, baten bat apurtzea.

Zuen momenturik politenak igeriketan? Lorpen haundienak?
L.G.: Momenturik politena izan zen, 16 urteren ondoren ige­riketara buel­tatu eta lehia­korra nin­tzela ikustea. Igeri­ke­ta gazte­en­tzako kirola da, eta polita izan da, 40 urte­ren buel­tan, zehar­kal­di­e­tan Euskal He­rri­ko igerilari hobe­renen pare edo gainetik ibil­tzea. Lorpenik haundiena, berriz, Goteborg eta Ka­za­neko Mun­­duko Txa­pel­ke­te­tan domi­na lortzea. Eta 17-18 urte nitu­e­nean, lorpenik haun­di­ena, du­darik gabe, Hernani beza­lako talde xume batean errendi­men­du altuko zentro­etan igeri zebilen jen­de­a­ren mailan edo gertu lehia­tzea izan zen.
I.G.: 1993 eta 1994 urteetan, Espainiako Igeriketa Txapel­keta Nagusietan igeri egitea.

Zein pena geratu zaizue? Lortu gabeko helbururen bat...
I.G.: Zapaia inoiz ezagutu ez izana. Gaur egungo ikus­pun­tutik konturatzen zara, 17 urte­­re­kin eta egiten genituen en­tre­namendu xumeekin, Euskal Herri mailan goian igeri ibil­tzen ginela, ibilbide motzegia eta oraindik ere asko hobe­tze­ko marjinarekin.
L.G.: Ez zait penarik geratzen. Igeri utzi eta arraunean hasi eta gero, gauza eta garaipen  po­litak lortu nituen. Baita mo­mentu onak bizi ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!