Mmugi daitezen harriak lelopean manifestazioa deitu dute gaur Sarek eta Bagoazek. Bilbo eta Baionan izango dira euskal presoen sakabanaketa eta giza eskubideen urraketak salatzeko asmoarekin; biak arratsaldeko 17:00etan aterako dira.
Sarek eta Bagoazek Konponbiderako urratsak adierazpenean azaldu dutenez, euskal gizarteak irtenbide eta bakerako urratsak ematen jarraitu nahi du: «Biasteritik Donibaneraino, Karrantzatik Arrasateraino, Tuteratik Mauleraino, eta Euskal Herriko bazter ezkutuetaraino, euskal jendartea konpromisoa bere eginez dijoa. Banaka zein taldeka, urratsak egiten jarritu nahi du, irtenbiderantz eta bakeranzko urrats sendoak egiten. Bake faltsuko egoeran, bertan gozo egon nahi ez duten milaka gizon-emakumeen urratsak dira».
«Espainia eta Frantziako gobernuen erantzuna oso urrun geratu da»
Adierazpenean diote, 2011ko Aieteko Bake Konferentziak gatazkaren ondorio guztien konponbidera gerturatu zezakeela, baina Madril eta Pariseko gobernuak oso urruti geratu direla hortik: «Aieteko Bake Konferentziak elkarrizketa konstruktiboak hasteko bidea erraztu zezakeen. Denon ekarpenek, eta Madrilen eta Parisen boterea dutenen borondate onak gerturatu zezakeen gatazkaren ondorio guztien konponbidera. Lau urte pasa dira ETAK bere jarduera behin betiko etetea erabaki zuenetik. Hala eskatu zion Aieteko adierazpenak. Aldiz, Madrilgo eta Pariseko gobernuek adierazpen honi emandako erantzuna oso urruti geratu da euskal jendartearen gehiengoak nahi zuenetik».
«Urrats garrantzitsuak eman dira Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde»
Sarek eta Bagoazek azaldu dutenez urrats garrantzitsuak eman dira giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde. Horien artean daude: «Foro Sozialaren ekimena, Eusko Jaurlaritzaren Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkariak iragarritako Zuzen Bidean proposamena; Euskal Preso Politikoen eta Euskal Iheslari Politikoen kolektiboek egindako ekarpenak; Baionako adierazpena (2014); eta Parisko adierazpena (2015)».
Pausu hauek bide itxaropentsu baten hasiera direla azaldu dute: «urrats hauek guztiek, garrantzi haundiago edo txikiagoarekin ahalbidetu dute hasiera ematea denok elkarrekin ibili nahi dugun bide itxaropentsu bati».
Egin diren ekimen guzti hauek nahikoa izan ez direla ere, azaldu dute: «ez dira aski izan gobernu espainiarrak eta frantsesak aldeko pausua emateko. Euskal presoek jasaten duten eskubide urraketa gogoratzea izan da herri honen bake grinak jaso duen erantzuna». Bestalde, azaldu dute Christiane Taubira Justizia ministro frantziarrak egindako adierazpenetan pausu izpi bat ikusi daitekeela: «pausu erdi baten izpia ikus genezake. Hitzetatik ekintzetara pasatzeak ikuspuntu itxaropentsua ekar lezake».
«Iritsi da urratsak eman eta gobernuaren etengabeko blokeoa gainditzeko unea»
Sarek eta Bagoazek diotenez, iritsi da urratsak eman eta gobernuaren etengabeko blokeoa gainditzeko unea: «elkarrizketak mendekua ordezkatzeko garaia, esku zabaltasunak enfrentamendua, eta esperantzak gorrota». Sarek eta Bagoazek azaldu dutenez, helburua da bidea elkarrekin egitea: «helburua erdietsi behar dugu: euskal presoen sakabanaketaren bukaera; larri gaixorik dauden presoen askatasuna; baldintzapeko askatasunak; lagun presoen kolektiboa zigortzen duen salbuespenezko legedia; Europako legediak debekatzen duena egia bihurtzen duen lege makurtzea (adibidez, beste estatu batean betetako zigorra aintzat ez hartzea); eta gatazkaren konponbidean kokatzen den preso eta iheslarien itzulera ahalbidetzea».
«Etorkizun hobea uztea lortu behar dugu; gorrotorik gabe, errebantxa asmorik gabe eta gizarte guztiarragoa eraikitzeko; denok elkarri begiratu diezaiokegun etorkizuna».
«Espetxe politikak bake justu baterako bidea oztopatzen du»
Espetxe politikan pausuak emateak duen garrantzia ere, azpimarratzen dute Sare eta Bagoazek, adierazpenean: «espetxe politikan pausoak eman behar dira. Indarrean dauden lege eta araudiak salbuespenik gabe aplikatu behar dira, konponbiderako pausuak eman. Izan ere, gaur egun espetxe politika da bake justu bat izateko bidean, oztopoetako bat».
«Zerbait unibertsala babesten dugu»
Sarek eta Bagoazek azaldu dutenez, ez dituzte jarrera ideologiko konkretuak babesten, zerbait unibertsala baizik: «soil-soilik, lagun guztientzako giza eskubideak babesten ditugu, beraz, askatasunik gabe bizi diren lagunenak ere, babesten ditugu. Giza eskubideen defentsa, ideologia politikoen gainetik daudela uste duten pertsona guztiek laguntzea nahi genuke».
«Bakea irrikatzen dugu herritarrak gara»
Hori horrela, guztiei egin diete deia, gaur Bilbon eta Baionan egingo diren manifestazioetan parte hartzeko: «gaur elkarrekin oinez ibiliko gara; elkarrekin aurrera egingo dugu. Batzuk Baionan eta beste batzuk Bilbon biziko gara. Ordu berean eta helburu berberak ditugula. Bakea irrikatzen dugun herritarrak gara. Egon beharra daukazu. Elkarrekin ibili behar dugu, denon artean gure seme-alabei guk jasotakoa baino etorkizun hobea uztea lortu behar dugu. Gorrotorik gabe, errebantxa asmorik gabe eta gizarte guztiarragoa eraikitzeko gogoz, denok elkarri begiratu diezaiokegun etorkizuna».
Hernani eta Astigarragako senideek deia, Bilbo eta Baionara
Autobusak aterako dira Bilbora, bi herrietatik.
BILBON eta Baionan egingo diren manifestazioetara joateko deia egin dute Hernani eta Astigarragako senideek: «arazoa guztiona delako, eta gizarte bezala erantzun behar dugulako, gaur denok Bilbora eta Baionara». Bi herrietatik autobusak aterako dira. Astigartarrek Bilbora joateko autobusa izango dute; eguerdiko 15:15etan dute hitzordua, Joseba Barandiaran Plazan. Hernanitik ere, Bilbora joateko autobusak aterako dira; 15:00etan jarri dute zita, Atsegindegitik. Bi kasuetan, aurrez izena eman edo txartelak erosi behar ziren.
«Senideok, kondena bikoitza»
Senideek Kronikara bidalitako oharren azaldu dutenez, kondena bikoitza sufritzen dute: «bat senidea preso izatearena; eta bestea, dispertsioarena. Azken hau, espetxe politikaren mendekuaren ondorioa da. Dispertsioa ez da bidezkoa eta ez dago eztabaidarik, presoek senideen inguruko kartzeletan egon behar dute». Normalizaziorako bidea egitea desio dutela azaldu dute: «gizarte guztiaren onura da egoera normalizatu batean bizitzea; eta hau oraindik lortu ez denez, gizartearentzat hutsune bat da».
Gari Arruarte eta Ibon Fernandez, gaixo larriak
Sarek deituta, herritar ugari elkartu ziren gabon gau egunean Gari Arruarte, Ibon Fernandez eta gaixo dauden gainerako presoen alde. Kasu berezia da, Hernaniko bi preso hauena. Garikoitz Arruarte espetxean dago, espondilitis ankilopoietikoarekin: «Gaixotasun kronikoa da, sendaezina, eta espetxean egonda, ezinezkoa da gaitzari aurre egitea». Ibon Fernadez ere espetxean dago, esklerosi anizkoitzarekin. 2014an zigorra etetea eskatu zioten epaileari, eta «bi medikuk ebatzi zuten gaixotasuna bateraezina dela espetxearekin. Gaixotasun larri eta sendaezina da, eta gaixoaren autonomia izugarri mugatzen du. Tratamendu egokia jasotzeko zentro batean egon beharko luke»
FERNANDO ABAD ALONSO
Hernanin atxilotu zuten (1996/08/17). ETAko kidea izatea leporatzen diote, eta 39 urteko zigorra ezarri zioten. Pontevedrako A Lama espetxean dago.
GARIKOITZ ARRUARTE SANTA KRUZ
Hernanin atxilotu zuten (2003/12/24). ETAko kidea izatea leporatzen diote. Zigorra: 40 urte, berez, 2.775 urte (Aurten 20 kenduta, bste 20 geratzen zaizkio). Almeriako espetxean dago.
GORKA LORAN LAFOURCADE
Hernanin atxilotu zuten (2003/12/24). Pertenentzia eta tentatiba akusazioak ditu. Ziogrra: 20 urte, berez, 2.275 urte. Algeciraseko Botafuego espetxean dago.
GOTZON ARANBURU SUDUPE
Madrilen atxilotu zuten (2002/12/17). ETAko kidea izatea leporatzen diote. Zigorra: 30 urte, gehi aurreko beste 5 urteak. Villena-Alacant II espetxean dago.
GURUTZ AGIRRESAROBE PAGOLA
Hernanin atxilotu zuten (2010/08/03). ETAko kidea izatea leporatzen dizkiote. Zigorra: ETAko kidea izateagatik aboslbitua. 32 urte erailtzea eta armak edukitzeagatik. Beste neurria bat, beste 10 urtetan familiatik 50 kilometra gerturatzea debekatzen duena. Sevilla II espetxean dago.
IBON FERNANDEZ IRADI
Azkenekoz Fantzian atxilotu zuten (2003/12/04). ETAko kidea izatea leporatzen diote. Zigorra: Frantzian bi zigor ditu: bat 30 urtekoa eta bestea 18 urtekoa. Esapinian 7 urteko beste zigor bat du. Lannemezaneko espetxean dago.
IMANOL MINER VILLANUEVA
Madrilen atxilotu zuten (2002/05/14). ETAko kidea izatea leporatzen diote. Zigorra: 30 urte baino gehiago (500-600 urte). Granadako C.P Alboloten dago.
JOSE JAVIER ZABALETA ELOSEGI ‘BALDO’
Angelun atxilotu zuten (1990/09/20). ETAko kidea izatea leporatzen diote. Zigorra: Frantzian 8 urtekoa eta Espainian 30 urteko maxima. Parot legea bai.
3/4 beteak bai. Zuera espetxean dago.
JOANES LARRETXEA MENDIOLA
Montpellierren atxilotu zuten, Frantzian (2009/10/11). ETAko kidea izatea leporatzen diote (gaizkileak eta armak). Zigorra: Epaitu egin dute. Herrera de la Manchako espetxean dago.
JOSE A. CAMACHO ELIZONDO
Hernanin atxilotu zuten (2010/02/15). Kolaborazioa leporatzen diote. Zigorra: prebentiboa. 3/4ak beteak ditu. Vallencia IIko espetxean dago, Picassenten.
JOSUNE BALDA ARRUTI
Oiartzungo Leroy Merlin dendan atxilotu zuten (2010/02/15). Kolaborazioa leporatzen diote. Zigorra: prebentiboa. Valencia II espetxean dago.
MARTA IGARRIZ IZETA
Hernanin atxilotu zuten (2005/04/07). ETArekin kolaborazioa eta leherkariak izatea leporatzen dizkiote. Zigorra: 15 urte eta 6 hilabete. Castellon I espetxean dago.
MIREN ITXASO ZALDUA IRIBERRI
Lannemezanen atxilotu zuten (2005/03/23). Logistikako arduraduna izatea leporatzen diote. Zigorra: 18 urte. Baldintzapeko askatasuna eskatu dute. Iparraldean, non bizi den eta non lana egin izanez gero ematen dutena. Roanneko espetxean dago.
OIHANE BAKEDANO MAIDAGAN
Donostiako Egia auzoan atxilotu zuten (2002/09/29). ETAko kidea izatea eta armen depositua leporatzen diote Zigorra: 18 urte eta 8 hilabete. Jaen II espetxean dago.
PEDRO MARI CANO HERNANDEZ
Hernanin atxilotu zuten (2002/03/26). ETAko kidea eta laguntzailea izatea leporatzen diote. Zigorra: 34 urte. Castello I espetxean dago.
UGAITZ ERRAZKIN TELLERIA
Albin atxilotu zuten, Frantzian (2012/06/26). ETAko kidea izatea leporatzen diote. Zigorra: Prebentiboa. Fresneseen dago.
UNAI FANO ALDASORO
2008/09/23 atxilotu zuten. ETAko kidea izatea leporatzen diote. Zigorra: 20 urte eta
8 hilabete. Algeciraseko C.P. Botafuego espetxean dago.
JUAN MARI MARIEZKURRENA URKIZU
2010/02/10 atxilotu zuten. ETAko kidea izatea leporatzen diote. Zigorra: 7 urte eta erdi. Dueñas
espetxean dago, La Moralejan.
AINHOA GARCIA MONTERO
Sain Tesen atxilotu zuten (2003/05/09). Pertenentzia akusazioa du. Zigorra: Frantzian 14 urte. Espainain 140+14+12; epaikietaren zain dago. Murcia II espetxean dago.
BEINAT AGINAGALDE UGARTEMENDIA
Frantzian atxilotu zuten (2010/02/28). Akusazioa: asoziazioa, tenentzia eta ibilgailu lapurreta. Zigorra: Frantzian lau urte bete ondoren, Espainian, une honetan, prebentibo. Jaengo espetxean dago.
ASIER ORMAZABAL LIZEAGA
Azkenekoz Frantzian atxilotu zuten (1997/11/26). Asoziazioa eta tenentzia leporatzen dizkiote. Zigorra: Frantzia 6 urte eginda, eta ESpainian, estraditatu ondoren 2002ko martxoaren 11n, milaka urteko kondena betetzen. Parot legea: bai. Terueleko
espetxean dago.
ASIER ECEIZA AIERRA
Dijonen atxilotu zuten (2007/07/25). Akusazioa: asoziazioa, armak izatea eta bahiketa expresa. Zigorra: 19 urte. Bi euroagindu. C.P Tarascon espetxean dago.
ELENA BELOKI RESA
Hernanin atxilotu zuten (2009/04/29). 18/98 sumarioan Xaki pieza izatea leporatzen diote. Zigorra: 8 urte eta sei hilabete. 3/4ak beteta. C.P. Villena espetxean dago, Alicanten.
ANDONI MURGA ZENARRUZABEITIA
1996/08/17an atxilotu zuten. Pertenentzia eta tenentzia leporatzen dizkiote. Zigorra: 39 urte. 2013ko apirilean 2/3ak beteak. A Coruñako Teixeireko espetxean dago.
EKAITZ EZKERRA LAS PEÑAS
Donostian atxilotu zuten (2013ko apirila). Segiko kide izatea leporatzen diote. Zigorra: 6 urte. Burgoseko espetxean dago.
JUAN LUIS AGIRRE LETE
1996ko azaroan atxilotu zuten Frantzian, Baiona eta Pau artean. 8 urte espetxean eginda, 2004an Espainaratu zuten. Pertenentzia eta bi ekintza leporatzen dizkiote. Zigorra: 96 urte. Zaragozako Zuera espetxean dago.
*Kronikak informazioa atera du, besteak beste, Hernaniko Udal Gobernuak
herriko senideekin landutako txostenetik.