Agerraldi jendetsua antolatu zuen atzo Hernaniko EH Bilduk, independentziaren alde. Herritar ugarik egin zuen bat deialdiarekin, Tilosetan.
EH Bilduk argi du: «euskal herritarrok burujabe izan behar dugu gure etorkizuna erabakitzeko. Nolako Euskal Herria eraiki nahi dugun euskal herritarrok erabaki behar dugu eta ez beste inork. Bide horretan, nahi dugun Euskal Herria Gorria, Morea eta Berdea eraikitze lanak egunero egunero martxan jarri behar ditugu».