Saiatu, gogotik saiatu zen atzo Hernani, eta momenturen batean lortuko zuela ematen bazuen ere, azkenean, eskuetatik ihes egin zion garaipenak, Alcobendasen aurrean. Hala ere, beti bezala, bukatu arte borrokan aritu zen.
Alcobendas aurreratu zen, 5-0, eta Hernanik, erantzun, 5-7 eta 5-14. Deskantsuaren aurretik, ordea, Alcobendas nagusitu zen 17-14. 17ra berdindu zuen Hernanik, baina ez zuen puntu gehiago lortu.