1946an jaiotakoek ez dute hutsik egin aurten ere, eta bazkari baten bueltan elkartu ziren urriaren 31n. Galarretako Suharri jatetxean bazkaldu zuten eta oso ondo pasa zutela azaldu diote Kronikari. Garai bateko kontuak gogoratzeko aprobetxatu zuten beste behin. Gehienek, Señorita Agustinarekin ikasi zuten eskolan, orain musika eskola dagoen horretan, eta gero Biteriko eskolara joan ziren, edo monjetara.