Unai Agirre finalaurrekoetara sailkatu da, saioa irabazita

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 10a, 01:00

Unai Agirrek irabazi du Esko­riatzan jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final laurdena, 497,5 puntu­rekin. Hernaniarra zuzenean sailkatu da azaroaren 29an Tolosan jokatuko den finalau­rre­­­korako. Igandean jokatu zen azken saio hau eta Beñat Lizaso geratu zen bigarren (485,5 p). Hirugarren, berriz, Oihana Iguaran (484 p).
Igandeko saioaren ostean, erabakita gelditu da zeintzuk izango diren azaroaren 22tik aurrera finalaurrekoak joka­tuko dituzten 18 bertsolariak.

Bertso eskolako lau kide
Finalerdietan ariko diren 18 ber­tsolarietatik lau, Herna­niko Ber­tso Eskolakoak dira: Beñat Gaz­telumendi, Agin La­bu­ru, Unai Agirre eta Unai Gaztelumendi.

Hiru finalaurreko
Finalerako pasea zeintzuk lortuko duten hiru finalaurre­kotan erabakiko da.
Lehenengoa, azaroaren 22an jokatuko da, Zarautzen. Bertan ariko dira Laburu eta U. Gaztelumendi. Gainerakoak: Ander Lizarralde, Alaia Mar­tin, Beñat Iguaran eta Beñat Lizaso.
Bigarrena, azaroaren 29an izango da, Tolosan. Unai Agirrek eta Beñat Gaztelu­men­dik kantatuko dute ber­tan. Beraiekin ariko dira: Iñaki Apalategi, Nerea Elus­tondo, Jon Martin eta Oihana Iguaran.
Azken saioa Eibarren izan­go da, abenduaren 6an. Hona­koak ariko dira: Nahi­kari Gabilondo, Iñaki Gurrutxaga, Felix Zubia, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jon Maia eta Mikel Artola.
Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!