Martxoko Plenoan onartu zuen Udalak, txakurrak libre ibiltzea arautzen duen ordenantzan aldaketak egitea. Ordenantzan egin zen aldaketa uztailean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta ordutik martxan da.
Lotuta gune batzuetan, aske besteetan
Zehazki, ordenantzaren 24 artikuluak egiten dio erreferentzia animaliak leku publikoetan ibiltzearen araudiari. Artikuluak dio, hiriko bide eta leku publikoetan, eta eraikin kolektiboetan, txakurrak kontrolpean eraman behar direla, uhal edo kate batekin lotuta. Era berean, gogorarazten dute, kateak egokia izan behar duela txakurraren ezaugarrietarako.
Orain, ordenantzari atal berri bat gehitu zaio. Bertan azaltzen denez, salbuespen gisa, Udalak herrian barrena zehaztu dituzten zazpi eremuetan aske ibili ahal izango dute arriskutsu bezala sailkatuta ez dauden animaliek edo erasoengatik aurrekaririk ez dutenek. Ordutegia ere zehaztu dute: iluntzeko 19:00etatik goizeko 08:30etara ibili ahal izango dute txakurrek, libre. Zehaztu dituzten zazpi eremu edo parkeak dira (ikusi mapa: www.kronika.eus): Gartzia Goldaraz, Atzieta, Aristizabal, Lizeaga, Iturmendi, Karobieta eta Urbieta.