Uztailean hil zen Marcelo Usabiaga ordiziarra; Gerra Zibilean hainbat tokitan errepublikaren alde gogor borrokatutakoa. Usabiaga omentzeko ekitaldi berezi bat egingo da bihar, 19:00etan hasita, Donostiako Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean. Era berean, semeak, Miguel Usabiaga hernaniarrak, aita omentzeko beste liburu bat kaleratu du: Marcelo, el hombre imposible. Lehendik, La joven guardia eta El sueño de Nicolas Colberg kaleratu ditu.