‘Chertat eta lehoia’ liburu bana, Saharatik etorritako neska-mutilei

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 17a, 02:00

CHERTAT eta lehoia,  Dobera Eus­­kera Elkartearen ipuina kalean da. Saharako istorio bat kon­ta­tzen da ipuinean, eta berrikun­tza da, euskeraz eta Saharako hiz­kuntzan dagoela idatzia. Li­buru honetan, Do­berak Abdi Ami Omar mar­golari saha­ra­rra­rekin batera egin du lana, beraren eskutik ezagutu baitu ipuina.

450 neska-mutilei, ipuin bana
Ipuina kalean izanda, Dobe­raren nahia da Saharatik Hego Euskal Herrira etorri diren 450 neska-mutilei ipuin bana opa­ritzea. Doberak 50 emango ditu, eta beste 400ak banatu ahal izateko laguntza behar du. Herritarrek 30 euroko par­tizipazioak erosi ditzakete, ipuina lortu eta beste bat Saharako ume bati emateko.  
Liburua erosi nahi duenak ere, badu aukera Doberaren bu­legoan (Larramendi, 11). 15 eu­roan dago; bazkideek 12 euro.

Tolosan, irakurketa
Saharatik etorri diren neska-mutilak agurtzeko ‘Agur festa’ antolatu dute ostiralean To­losan. Bertan, afalostean (21:45) ipuina aurkeztu eta irakurriko zaie Saharako umeei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!