Hodei Mayoz eta Anne Arbelaitz, aurreneko hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 11a, 02:00

Donostiako Aste Nagusiaren barruan, Gaua piztu lasterketa antolatu zuen Bera Bera elkarteak larunbatean. Aurreneko edizioa izan zen, eta parte hartu zuten 246 korrilakariek 5 kilometroko bidea egin zuten: Udaletik Haizeen Orraziraino, joan-etorria. Lasterketa berezia izan zen, izenak berak dioen moduan, gauean jokatu baitzen. 00:50etan abiatu ziren korrikalariak, tartean, zortzi hernaniar. Hodei Mayoz eta Anne Arbelaitz izan ziren bizkorrenak, 21 eta 88garren postuan helmugaratuta. Beste seiak izan ziren: Julen Arana (42), Andone Marin (113), Maria Luisa Lizarralde (167), Ana Rodriguez (212)
eta Garbiñe Zabala (222).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!