«Errotarriak mendian utzi behar dira, arbasoek egindako lan gogorraren testigu»

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 23a, 02:00

Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko kidea da Javi Castro. 1946an sortu zen sail hau, euskal gizartearen hainbat alderdi ikertzeko as­moz: bizimodu tradizionala, pa­trimonioa eta honen fun­tzi­oa egungo gizartean, baserrien eta artzainen kultura, topo­nimia, etnolinguistika, erli­jioa, ermitak... Eta tartean, ha­rro­biak, errotarriak eta errotak.
Hain zuzen, errotarriak egiteko harrobiak ikertzen ari da orain Javi Castro, Greno­bleko Unibertsitatearen (Fran­tzia) proiektu batekin kola­borazioan. EAEn eta Nafarroan ikertzen ari da, eta aurki­kun­tza guztien infor­ma­zioa bil­tzen dute Atlas Meu­lie­res web­gunean. Azken aurki­kuntza, Goizueta inguruan egin du.

Euskal Herrian, eta Urumea bailaran, errotarrien harrobi asko egon daitezke?
Urumea baialarako geologia oso ona da zereal eta arto irin erroten errotarriak egiteko, edota beste errota zahar ba­tzuetarako; paper pasta edota mineralenak, adibidez. Erro­tarrietarako harrobiak egon daitezkeela nahiko ziurra den ingurune geologikoetan mu­gi­tzen naiz bereziki; Nafarroako Pirinioetan edo Gorbeian, adi­bi­dez. Saiatzen naiz lokalista ez izaten, eta daukadan infor­mazioaren arabera mugitzen; dokumentuetan agertzen de­na­rekin edota nerekin harre­manetan jartzen den nor­baitek emandakoarekin. Uru­mea bailaran, eskubialdea gehiago aztertu dut, eta ez­kerraldea ikertzeko daukat. Dagoeneko 4 harrobiren da­tuak bildu ditut, tartean, Goi­zuetakoa, abisu baten bidez aur­kitutakoa.

«Urumea bailaran  errotarrietarako 4 harrobiren datuak bildu ditut; tartean, Goizuetakoa»

Zergatik dira bereziak harrobi hauek?
Errotarrietarako harrobien be­re­zitasuna harri mota da, eho­tzeko balio baitute. Harriaren ontasuna elementu eraba­ki­ga­rria da. Irina egiteko bada, eho­tzea igurtzi bidezkoa izan­go da, eta horretarako, harriak ez du gastatu behar, bestela, harri apurrak jango baike­ni­tuzke. Horretarako onenak dira, kuartzita, hareharria edota konglomeratua. Paper pasta egiteko edo mineralak ehotzeko garai bateko erro­tetarako, berriz, harriek ez dute igurtzi behar; zapaldu egin behar dute. Beraz, harri mota ez da garrantzitsua; pi­sutsua izan behar du; adibidez, granitoa, ondo lantzen dena. Artikutzan asko dago. Harririk txarrena, berriz, kareharria da, eta Gipuzkoan asko dago.

Nolakoa da Goizuetan aurkitutakoa?
Goizuetako harrobiko harria Behe Aroko Triasikokoa da, duela 245 milioi urte inguru sortua, baina, noski, orain gutxi landutakoa. Neolitikoaz geroztik badira erro­tetarako errotarriak, txikiak, baina Erdi Aroan hasten dira haun­di­a­go­ak egiten; metro bat pasatxoko diametrokoak. Nor­malena da aur­kitzea 1,2 eta 1,5 metro ar­te­ko diametroko harri boro­bil­du­ak. Badakigu harro­biak eta errotak garai be­retsukoak di­rela. Izan ere, errotek erro­ta­rriak behar zi­tuzten, eta hauek harginek ate­ratzen zituzten arroketatik. Be­raz, logikoa da; XIII. men­dean errota bat baldin ba­ze­goen, gertu egongo zen ha­rro­bi­ren bat. 1388an da­goe­neko ba­ziren errotarrien ha­rro­biak An­datza inguruan, ha­rri kon­glo­meratukoak. Orrea­gako Erre­­ge Kolegiatakoarenak zi­ren, eta  bertatik ateratzen zi­ren errotarriak inguruko erro­te­tan erabiltzen ziren; Donos­tiara ere eramaten ziren itsa­sotik, eta Urumea baila­rara, ibaian zehar.

Nola egiten zuten lan harrobi horietan?
Tresna bereziak erabiltzen zi­tuz­ten harginek. Adibidez, al­ma­dena izeneko pikotxak era­biltzen zituzten; 5 kiloko burua zu­ten, kirten luze baten pun­tan. Utzitako markei esker ja­kin dezakegu erro­ta­rrien har­gi­nek nola egiten zuten lan. Ha­reharria erraz lantzen da, eta arrastoak uzten ditu te­rre­noan; konglomeratua lan­tzeko zailagoa da, ertz borobilduak ondo zementatuta baitaude, eta kuartzitazkoak dira, oso go­gorrak. Harroka lantzen erra­­za bada, errotan erraz gas­ta­tuko da, eta hori ez da ona. Ha­rrobi bakoitzak bere fama iza­ten zuen. Ziri txikiak era­bil­tzen ziren harria ate­ratzeko. Ba­tzuetan, izo­tzaldi baten on­do­­rioz harria puskatzen zi­tza­ien, eta han geratu dira erro­ta­rri­ak. Errotarriak mendian utzi behar dira, arbasoek egin­dako lan gogorraren testigu, eta ez etxera eraman, jardin batean jartzeko.

Nola iritsi zara Goizuetako errotarriraino?
Aranzadiko Herpetologia Sail­e­ko Iñaki Sanz Azkue herna­nia­rrak harremanetan jarri nin­duen Urumea bailarako Bakero familiarekin. Jose Javier Etxe­berria medikuak lagundu zigun Organbideko harrobira. Dagoeneko bidali dut fitxa Frantziara, wegunean arigi­ta­ratu dezaten, eta Aranzadin ere uzten dut kopia bat.

Harrobi gehiago aurkitzea espero duzu? Nola lagundu dezake jendeak?
40 bat tokitako datuak dauz­kat. Pixkanaka ari naiz. Jose Ja­vier medikua bezalako jen­de­a­ren laguntza azpi­ma­rra­tze­koa da; ahaztutako kul­tura za­tiak berreskuratzen la­gun­tzen dute. Jendeak Aran­zadira deitu dezake. Urumean sor­pre­sa gehiago aurkitu ditzakegu!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!