GETARIA-Zarautz igeriketa proba fetitxea dela esan daiteke hernaniarrentzat. 45garren edizioa jokatu zen joan den igandean, eta beste urtebetez, asko izan ziren Getariatik Zarautzera dauden 2.850 metroak egitera animatu zirenak. Edizio jendetsua izan da aurtengoa, 1.800 igerilarik eman baitzuten izena, guztira. Trabesia bukatu berriz, 1.629 igerilarik egin zuten; horietatik 24 izan ziren hernaniarrak.
Lehia haundia, aurreneko postuetan
Fortuna taldeko Alex Ojanguren eta Bidasoa taldeko Irati Mendia izan ziren igerilari bizkorrenak, pasa berri den edizioan. Emoziorik ez zen faltatu helmugan, baina Ojangurenek dena eman, eta 34:38ko denboran bukatu zuen. Hiru segundura sartu zen bigarren sailkatua, Haigor Aranguren; eta bost segundura hirugarrena; Iñaki Salaberria. Luis Goñi igerilari hernaniarra ikusia dugu Getaria-Zarautz trabesiako podiumean. Oraingo honetan, gutxigatik egin zion ihes: 34:48 denbora egin zuen; hirugarren sailkatuak baino 5 segundu gehiago behar izan zituen.
Aipatu bezala, aurreneko emakumea Irati Mendia izan zen, 35:32 denbora eginda. Bere denbora onenetik oso gertu bukatu zuen Mendiak, 35:18 denboran baitu errekorra. Bigarren sailkatua, Fortuna taldeko Maialen Saenz, hiru minutu beranduago iritsi zen 38:08 denbora eginda; hirugarrena Amaia Cendoya izan zen, 38:10 denborarekin. Aurreneko igerilari hernaniarra Yoli Pastor izan zen, 47:17 denbora eginda; 307garren postuan bukatu zuen.
Guztira 27 hernaniarrek bukatu zuten trabesia; 24k senior mailan hartu zuten parte eta 3k infantiletan.
Infantiletan ere, hiru hernaniar
Infantilen proban ere izan zen hernaniarrik. Silvia Agirrek 20:09 denbora egin zuen 900 metroko trabesian; eta Enaitz Goñik 22:00 minutu behar izan zituen. Henar Goya deskalifikatua izan zen.
SAILKAPEN OROKORRA
4 LUIS GOÑI IRADI 00:34:48
9 IÑIGO GOÑI IRADI 00:35:18
128 ANDUTZ ARREGI ZUBIMENDI 00:42:33
177 AITOR GOÑI IRADI 00:44:05
267 JON IMANOL FERNANDEZ SANCHEZ 00:46:30
268 JON ANDER IZUZKIZA GOITIA 00:46:30
307 YOLI PASTOR 00:47:02
325 GORKA SARASOLA ALEJOS 00:47:17
393 ANDER URRETA ARRUTI 00:48:16
478 IVAN SORONDO SALAZAR 00:49:48
486 JESUS ORELLA OSACAR 00:49:55
512 AIDA REKALDE AMONDARAIN 00:50:15
529 IÑIGO GARCIA ETXABE 00:50:28
671 KERMAN URRETA ARRUTI 00:52:30
848 URTZI NAZABAL MUÑOA 00:55:11
950 JAVIER SODUPE MARTINEZ DE OLCOZ 00:56:24
1041 AINHOA EZEIZA UZKUDUN
1141 EDURNE ELIZALDE ADARRAGA 00:59:35
1283 AMAIA OCIO ARISTI 01:02:11
1333 AINARA IARBIDE NUÑEZ 01:03:25
1345 TXEMA OLASAGARRE LIZEAGA 01:03:48
1533 JOXAN ARANBURU SUSPERREGI 01:10:29
1575 PATXI PRESAS CORREYERO 01:13:21
1585 JOSE MARI ALVAREZ HERAS 01:14:36
INFANTILAK
71 SILVIA AGUIRRE FRANCO 00:20:09
92 ENAITZ GOÑI SAIZAR 00:22:00