Egun borobila izan zen atzokoa Kaxkoko bizilagunentzat. Amari dedikatu zion makila, Mari Cruz Cigaran Alkate berriak «Gora Kaxkoa, Gora Hernani» hitzekin, animatu zuen eguerdi partea. 100 urtetik gorako bizilagunek, eta Urumea eta Irizarreko lagunek omenaldi goxoa jaso zuten. Arratsaldean ere, festa giroa izan zen nagusi: ume jolasak, karta jokoa, kaleko jokoak... Iluntzean izan zen eguneko beste ekitaldi berezia: Plaza Berriko erlojua martxan jarri zela ospatu zuten. Eta festei errematea emateko, sardin jatean bildu ziren kaxkotarrak, urteroko legez!