Iron Man proba jokatu zen igandean Gasteizen: 3.800 metro igeri, 180 km bizikletan eta 42,2 kilometro korrika egin behar izan zituzten parte hartu zuten 900 triatletek. Zumitza taldeko hiru izan ziren bertan, eta hiruek egin zuten marka txukuna: 116garren Lander Muñoa; 278garren, Asier Ocon; eta 295garren, Urko Indaberea.