San Fermin jaiek segida, igandera arte

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 10a, 02:00

Festetan murgilduta pasako du asteburua Martindegi au­zo­ak, gaurtik hasita. Arra­tsal­deko 18:00etan kalejiran ibi­liko dira, asteartean hasitako jai giroari jarraipena emateko. Ondoren, buruhaundiak, puz­garriak eta zezen mekanikoa izango dira, eta eguna bukatzeko, tortilla eta sagardo dastaketa. Bihar, berriz, goizean goizetik hasiko da festa.

Bazkarirako txartelak salgai, Oialume tabernan
Kalejira eta lo kuluxkaren ondoren, baserriz baserri abiatuko dira bihar, trikitixak lagunduta. Eguerdian, berriz, goiko aristian ekitaldi xumea egingo dute, eta segidan, auzo bazkaria izango da; Oialume tabernan daude txartelak salgai.

Umeentzako ere, makina bat ekitaldi
Bihar arratsaldean umeentza­ko gaztelu puzgarria jarriko da, eta ondoren, zezentxo eta zalditxoetan ibiltzeko aukera izango dute. Arratsaldeko 19:30e­tan, berriz, Laiotz talde­ak dantzaldia emango du, ume eta ez hain umeentzat, eta gaueko 00:00etan berriro ere oholtzara igoko da taldea. 
Igandean beste dantzaldi saio bat izango da, 20:00etan, Bide Batez taldearekin.

Urteroko zitak, hutsik gabe
Bestelako ekitaldiak ere izan­go dira, urtero bezala. Larun­batean, 23:00etan, abere de­ma, eta goizaldean, platano dan­tza. Igandean, berriz, eus­kal festa, bertsolariak eta tri­kitixa eta toka txapelketak.

 

SAN FERMIN JAIAK


GAUR
18:00, Kalejira auzoan zehar, festei jarraipena emateko.
18:30, Buruhaundiak, puzgarriak eta zezen mekanikoa.
19:00, Tortilla dastaketa, Sansonategi jatetxeak babestua eta saritua.
20:00, Sagardo dastaketa eta pin­txoak, sagardotegi hauekin: Zelaia, Oialume Zar, Oiarbide, Sarasola, Etxeberria, Larrarte, Gurutzeta, Petritegi, Larre Gain, Iretza, Artola, Elutxeta eta ‘Indione’.


BIHAR
07:00, Egunari hasiera emateko, auzoan zehar kalejira.
08:00, Lo kuluxka.
11:00, Auzoko baserrietan zehar ‘mobida’ trikitixaz alaiturik.
13:00, Goiko aristian oroigarri xume bat ‘gure artean ez daudenentzat’. Tturko familiari eskertza, ematen dieten harreragatik.
14:30, Auzo bazkaria (txartelak aurrez salgai, Oialume tabernan).
16:00, Gaztelu puzgarria.
18:00, Zezentxoak eta zalditxoak.
19:30, Arratsaldeko dantzaldi saioa Laiotz taldearekin.
23:00, XIV. Abere dema: Hernaniko Imanol ‘Paolla’ eta Ortzaikako Imanol Etxeberriaren zaldien artean.
00:00, Dantzaldia Laiotz taldearekin.
Goizaldean, Platano dantza lehiaketa xelebrea.

ETZI, IGANDEA
11:00, Bermuta.
12:00, Euskal Festa: Aizkolariak: Ugaitz Mu­ger­za II, Jon Larrañaga ‘Larra’ eta Juan Esnal ‘Arrilla I’ bikotearen kontra. Harrijasotzailea: Aimar Irigoien.
13:00, Bertsolarien saio berezia: Andoni Egaña eta Amets Arzallus.
18:00, XIX. Trikitilari Gaztetxoen Txapelketa.
18:00-19:00, Toka Txapelketa Nagu­sia (Gurutzeta sukaldeak).
Jarraian, Bertsolarien bigarren saioa: Andoni Egaña eta Amets Arzallus.
20:00, Dantzaldia Bide Batez taldearekin.
Ondoren, Kalejira auzotik barrena festei amaiera emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!