Uda eguna antolatu du Sutu Jaiakek gaurko, Ave Maria parkean. Toalla eta bainujantzia eramateko deia egin dute.
Ur jolasak eta mikro irekia, arratsaldean
Uda eguna izanik, eta eguraldia lagun, ur jolasak egingo dira Ave Maria parkean, arratsaldeko 18:00etan hasita. Ondoren, Jump Session, edo mikro ireki saioa ere izango da.
Afaldu, eta herrira
Iluntzeko 20:30etan afaldu egingo dute Ave Maria parkean bertan, eta segidan, batukadaren erritmoan gerturatuko dira zentrora.
Gaueko 23:00etan MaritxuDor antolatu dute Gazte Asanbladako txosnan, eta ondoren, Dj Iewan.