Kantugiro saio berria aurkeztuko dute gaur Zinkoenean

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 24a, 02:00

ETB 1ean Kantugiro izeneko saio berria estreinatuko da datorren astelehenean eta gaur aurkezpena egingo dute Zinkoenea plazan. Goizeko 11:30etan izango da. Her-naniarrek kanturako duten abilezia erakutsiko dute gaurkoan.
Zuriñe Hidalgo eta Xabin Fernandezek aurkeztuko dute saioa eta astelehenetik ostegunera, herriz herri eta festaz festa ibiliko dira programaren karaoke berezirako abeslari bila. Herriko jaiak eta karaokea nahastuko dituzte saio berri honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!