Auto Suecia, Eco-Rallye Vasco Navarro txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 29a, 02:00

Iaz bezala, Hernaniko Auto Suecia Volvo kontzesionarioak Eco Rallye Vasco Navarro izeneko txapelketan parte hartuko du. Hori egiteko, Errente­riako Don Bosco Institutuare­kin elkartuko da eta hiru Volvo V40 erabiliko dituzte. Proba hau gaur eta bihar jokatuko da Real Automovil Club Vasco Navarroren eskutik. Lasterketa honen ibilbideak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa zeharkatuko ditu. Rally bat izan arren, ekitaldi honen garrantzia ez da abiadura, ekologia baizik (auto elektrikoak, hibridoak eta usurpen txikiak dauzkaten autoek parte hartu ohi dute).
Auto Sueciatik Kronikari azaldu diote, irabaztea ez dutela zail ikusten: «Iaz, gure lehenengo esperientzia izan arren, oso ondo geratu ginen zerrendan. Bigarren, hirugarren eta bosgarren postuak lortu genituen. Aurten irabaztea ez da hain ezinezkoa. Autoak eta taldea oso onak dira eta lortu dezakegu».
Auto Sueciak erabiliko dituen autoak 3 Volvo 40 izango dira. Haien motorrak 1.6ko diesel ekologikoak dira eta 115ZP eta 6 martxa dauzkate eta haien usurpenak txikiak dira (120gr CO2/km baino txikiagoak).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!