Akordeoijole ospetsu bezain maitatua galdu zuen Hernanik, herenegun. 99 urte zituela hil zen Manuel Yaben, jaiotzez Berastegikoa, baina gaztetatik Hernanin bizi izan zena.
Organista izan zen San Joan Bataiatzailea parrokian eta Astigarragako Andre Maria elizan. Espainiako Akordeoi Txapelketa bat ere irabazi zuen Bartzelonan, 1952an. Horregatik, Hernaniko Adopzio Seme izendatu zuten.
Kaxkoko alkate ere izan zen urtebetez, 2008an.