«Oposizioak parte hartzea eragotzi nahi du Bilduk, aurreneko erabakitik»

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 21a, 02:00

joan den ostiraleko Ple­noak asistentzi dietak ken­tzea erabaki zuen, Bilduren aldeko botoekin eta oposizioko hiru alderdien kontrako botoekin. Hernaniko Uda­leko Talde Sozialistak kritikatu egin du neurri hori, Kronikara bidalitako prentsa oharrean: «zinegotziek ez dugu kobratuko, hemendik aurrera, Batzordeetara joateagatik. Gure iritziz, aurreztuko den diru kopurua huskeria bat da, konparatzen badugu Bilduko liberatuek kobratuko dutenarekin, eta konfiantzazko asesoreek ko­bratuko dutenarekin. Gaine­ra, dieta horiek kongelatuta daude azken 8 urteetan».

«Kritika desagertarazi nahi dute»
PSE-EEk salatu duenez, Gobernu Talde berriak eragotzi nahi du oposizioak lan egitea. «Ezker Aber­tzaleak gehiengo osoa izan duen guztietan neurri hori hartu izan du, eta orain Bilduk gauza bera egin du. Oposizioaren lana eragotzi nahi dute, eta errekurtsorik gabe utzi baitute oposizioa Gobernu Taldeari jarraipena egiteko. Horrela, kritikak desagertarazi nahi dituzte». 
  
«Garai sektarioetara itzuli gara»
Erabaki honek atzerapauso nabarmena dakarkiela adierazi du Talde Sozialistak: «Luis Intxauspek eta bere taldeak hartu duen erabakiak garai sektarioetara itzuliko du Hernaniko Udala. Horrez gain, boto ponderatua izango dute Bilduko zinegotziek; beraz, Batzordeetan zinegotzi bakarra izateko arriskua dauka Udalak, eta zentzu guztia kenduko lioke erreminta horri». 
Sozialistek lanean jarraituko dutela dio oharrak, «traba guztien gainetik».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!