«Bidezko merkataritzarekin, tokiko produktoreen lan baldintzak duinak dira»

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 14a, 02:00

atzo, maiatzak 13, bidezko mer­kataritzaren aldeko na­zioar­teko eguna izan zen eta gaur, bidezko merkataritza pos­tua izango da Hernanin, hilabeteko bigarren larun­ba­tetan egin ohi den bezala. Atzo­ko egunaren harira, Hernaniko arduradunek gogorarazi nahi izan dute bidezko merkata­ritzarekin ziurtatzen dela, «to­ki­ko produktoreek lan baldin­tza duinak izatea, haur es­plotazioa baztertzea eta ingu­rumena errespetatzea». Hilabeteko bigarren larun­ba­ta iza­ki, Behemendiko azoka ere izango da, baserriko pro­duk­­tu­rik onenekin. Biak, Plaza Berrin, 10:00etatik 13:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!