Estefania Morcillo: «Alkatetzara iristen bagara, Atez Atekoa kenduko dugu»

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 17a, 01:00

estefania Morcillok Atez Atekoa kenduko duela agindu zuen atzo, Biterin, Alkate izatera iristen bada. PSE-EEk datozen hauteskundeetarako hautagaia aurkeztu zuen atzo, Miguel Buen Gipuz­koa­ko Diputatugaiaren eskutik, eta konfiantza osoa eman zion Morcillori, «kapazitate haundia dauka, bai politikoki eta bai teknikoki, eta jakin-min haundiko pertsona da; gaztetasuna eta ilusioa transmiti­tzen ditu, idaztea gustatzen zaio... eta lagun haundia da. Sozialistak harro gaude, berak ordezkatzen gaituelako».


«Hernanik ireki egin behar du inguruko herrietara»
Sozialisten hautagaiak eskerrak emanez hartu zuen hi­tza, partidukoek beregan du­ten konfiantzagatik. Hernani irekiago bat nahi duela adierazi zuen, eta inguruko he­rrietara irekiagoa. Horrez gain, adierazi zuen, Hernani eta indarkeria beti lotu izan direla, eta irudi hori aldatu egin nahiko lukeela.


«Sistema kaxkarra da Atez Atekoa»
«Atez Atekoak arazo asko sortu ditu herrian, eta inguruko herrietan. Sistema inkomodoa da, zikina, eta emai­tza txarrak ematen ditu. Gai­ne­ra, zabor turismoa sortzen ari da, eta hori inguruko herriek sufritzen dute». «Hernani maite dut, eta Hernani plural bat nahi dut» Jose Morcillo militante historikoaren alaba da Estefania Morcillo, eta Hernani barru-barruan daramakiela adierazi zuen atzo. Aitak 28 urte egin zituen Hernaniko zinegotzi lanetan, eta etxean beti presente izan dute herria. «Hernani maite dut, txiki-txikitatik, eta uste dut gauza asko aldatu daitezkeela. Go­goz hartuko nuke Alkatetza, eta herri plural baten alde lan egingo dut». Krisiaren kontrako neurriak hartuko dituztela esan zuen Morcillok, eta lan postuak sortzen saiatuko direla. Alkilerreko etxebizitza ba­bes­tuak defendatu zituen, eta Zikuñaga eta Florida bezalako auzoak herriarekin lotzearen alde hitz egin zuen.

ESTEFANIA MORCILLO:
Hernanin jaioa, 1974an
Hernaniko zinegotzi 2003tik. Gaur egun, Hirigintza Batzordeko kide da, jarraipena egiten ari da kudeaketa urbanistikoari eta arkitektura legalari (Arau Subsidiarioak, plan partzialak, ordenantzak...)
Arkitektoa
Gerentea, ‘Tolosaldeko Apatta-Erreka Industria Lurra S.A.’
Alderdi Sozialistako kide gaztetatik. Juventudes taldean ibili zen eta 18 urtetik zerrendetan.
Euskera ikasten ari da, eta HABEko 6. maila dauka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!