Partidu bakarra galduta, lider zaudete. Sekretua zein da, iaztik taktika aldatu al duzue?
Gauza batzuk aldatu dira iaztik, pasa den urtean lesio gehiegi izan genituen eta entrenatzeko orduan nabarmentzen da jende gutxirekin egotea edo jende askorekin egotea. Baino nire ustez, garrantzitsuena da jokalari guztiak elkartu garela urte hau ahal den hoberen egiteko.
Plantila berdinarekin zabiltzate edo jende berriarekin?
Taldea aldatu egin dugu, jokalari batzuk joan dira, eta beste batzuk etorri dira, gehienak junior taldetik, eta beste batzuk kanpotik.
Eta zein da zuen taktika edo jokoa?
barrukoa, kanpokoa...
Gure jokoan nahi duguna denok parte hartzea da, hau da, berdin zaigu nork sartzen dituen kanastak, zeren azkenean saskibaloia taldeko kirola da, eta partiduak irabazten batidugu, denok irabazten dugu.
Erasoan zein da zuen alderik gogorrena? Eta ahulena, hobetu beharko zenuketena?
Barruan indar asko daukagu, baina puntu gehienak kanpotik etortzen dira. Gure puntu ahulena paseak dira, betidanik arazo hori izan dugu, horregatik garrantzi asko ematen diogu alde horri.
Ze defentsa mota erabiltzen duzue?
Indibiduala, zonakoa...
Normalean indibiduala erabiltzen dugu, partiduari bizkortasuna emateko, bainabatzuetan, partiduetan, taktika aldatu behar izaten dugu garaipena lortzeko.
Igotzeko Play offa jokatu beharko zenukete, ezta? Zenbat talde sailkatzen dira igoera jokatzeko?
Aurten mailaz igotzeko hiru postu daude, ligako lehenengo hirurak igotzen dira. Lehenengo buelta bukatuta sei talde gaude postu horien bila.
Erraz sailkatuko zaretela
uste duzue? Partidu errazak geratzen zaizkizue? Zenbat geratzen zaizkizue?
Agian topiko bat esango dut, baina normalean ez daude partidu errazak. Adibidez 11garrenaren aurka jokatu genuenean luzapenean irabazi genuen, eta bigarrenaren aurka jokatu genuenean, 14 puntugatik irabazi genuen. Liga honetan edozein taldek irabazi dezake edozein partidu, hori da politena. 11 partidu falta zaizkigu, eta ez da erraza izango.
Zeintzuk dira denboraldi honetako talderik gogorrenak?
Logika erabiliz, talde gogorrenak lehenengo postuetan daudenak izango lirateke, baina lehen esan dudan bezala, liga honetan ia edozein taldek irabazi dezake edozein partidu.
Aipatu gabe utzi dugun zerbait gehitu nahiko zenuke?
Bukatzeko esan nahi nuke aurten oso ondo pasatzen ari garela bai entrenatzen, bai jokatzen. Aurreko denboraldia oso gogorra izan zen denontzat, eta horregatik aurten gogo gehiagorekin gaude. Gure helburua igotzea da, baina partidu eta entrenamendu bakoitza gozatuz.
Eta bide batez, aipatu web orria daukagula: http://hernanisaskibaloia.es/ Hemen klubari buruzko informazioa jartzen dugu.