Goñi IIak joku ona erakutsi zuen atzo, eta Mikel Elolarekin batera, 22-16 irabazi zieten Ojuel eta Gorrotxategiri. Jendeak txoratzen txalotu zituen Oronozko aurrelariaren ezker gantxo, kolpe, katu-salto... eta oihuak. Aurretik, Esnalek eta Oiagak irabazi egin zieten Koka eta Ezeizari, lauterdian, 22-19, eta partidu polita eskaini zuten laurek ere. Aspaldi ez bezala bete zen atzo Hernaniko frontoia; leporaino. Ondoren, luntxa eta kontzertua; eta antolatzaileak pozik, beraiek izan baitziren atzoko benetako irabazleak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!