punturik onenean ez egonagatik, bertsotan izugarri eginda, txapela jantzi zuen Agin Rezola astigartarrak, asteazkenean, Xenpelar Sariketan. Hernaniko Bertso Eskolako kideak, gazte sariketa onentsuena irabazi zuen, beste promesa haundi batzuei aurrea hartuta. Bigarren Aitzol Barandiaran ataundarra geratu zen. Hasieratik hartu zien gaina Rezolak gainerakoei; ofiziotan aritu zen lasaiena, baina bakarka ere lan ederra egin zuen. Bat aukeratzekotan, puntu erantzunean botatakoa: [Jende askok kirola ez dauka gustoko:/ izarditzeak baitu, hamaika oztopo/txikia nintzanetik,
iya ume moko/banekien ez nula, kiroletik joko].
Datorren udaberrian hasiko da Gipuzkoako Txapelketa, eta Rezolak aitortu dio Kronikari, buruan txapelketa hori daukala. «Txapel honek, batez ere animoa eman dit Gipuzkoako txapelketa prestatzeko».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!