Ez dira kamutsak Hernaniko Goiz Eguzki jubilatu etxeko kideak. Joan den azaroaren 28an ere, 70 lagunetik gora joan ziren Nafarroako bazterrak bisitatzera. Goizean atera, eta arratsaldera bitarte, ikusi zituzten Lizarra inguruko txokoak: Iratxeko hotelean hamaiketakoa egin, San Gregorioko basilika ikusi, Los Arcosen, eta ondoren Lizarra ikusi zuten. Eguerdian, bazkaria hotelean zain zeukaten, eta han sabelak ondo beteta, festa egin zuten: dantza saioa, eta bingoa, indarrak eta xoxak bukatu arte. Urtean bidaia bat baino gehiago antolatzen ditu Goiz Eguzkik, eta koadrila haundia animatu ohi da beti.