Iruzurrik ez!

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 5a, 01:00

Leire Goñi
Horrelako kasuak izaten dira tarteka. Ohiko kontsumitzaileak gara guztiok, eta eguneroko salerosketetan, tarteka, izaten dira kontsumitzailearen eta saltzailearen arteko desadostasunak. Iruzur egiten digutela sentitzen dugu batzuetan. Horri aurre egiteko Her­naniko, Astigarragako eta Urnietako biztanleok badugu nora jo, KIUB, Kontsumi­tzaileentzako Informaziorako Udal Bulegora, alegia.

KIUBen zerbitzua
Alde batetik, kontsumoaren inguruko informazioa ematea du helburu KIUBek. Horretarako, merkatu-kontrola oinarri duten ikuskapen txostenak argitaratzen ditu urtero. Txosten hauetan, bi kanpaina mota desberdinetan aztertutakoa jasotzen dute: lagin-hartze kanpainetakoa eta alerta sareetakoa. Lagin-hartzea produktu jakin baten inguruko informazioa biltzeko egiten da. Hiru pausu nagusi izaten di­tu prozedura honek. Le­henik, oharkabean produktu bat aukeratzen da, eta produktu horren hiru unitate hartzen dira. Jarraian, horien inguruko akta bat egiten da. Eta azkenik, ale bat laborategira bidaltzen da azter dezaten, beste bat Eusko Jaur­laritzan gordetzen da, eta hirugarrena fabrikatzaileari edo inporta­tzaileari ematen zaio gorde dezan. Modu honetan, urtero hainbat produkturen informazioa lortzen da, kontsumorako arauak betetzen dituztela ziurtatzeko. Alerta sareak berriz, erreklamazio baten ostean jartzen dira martxan. Produktu baten inguruko alerta Europako Erkidegoko edozein lurraldetatik etor daiteke. Kasu honetan, arriskua izan dezakeen lurraldeko kontsumo arduradunak alerta piztu duen produktuaren fabrikatzailearekin harremanetan jartzen dira bezeroen zerrenda eskatzeko. Bezeroak identifikatuta, hauen lurralde-ordezkaritzara bidaltzen da alerta sarea, eta ikuskatzaile bat establezimendura bertara gerturatzen da, produktua salgai dagoen ala ez egiaztatzera eta agindutako prozedura martxan jartzera; hala nola, salmenta geldiarazi, produktua bana­tzaileari edo egileari itzuli edota produktua txikitzera.

Aurrez aurreko arreta
KIUBek eskaintzen duen zerbitzuen artean aurrez aurreko arreta da ezagunena eta kon­tsumitzaileentzat gertukoena. Hernaniko, Astigarra­gako eta Urnietako biztanleentzako zerbitzua da eta telefonoz (943 55 78 54), fax bidez (943 55 74 61), emailez (marian-o@hernani.net) ala bulegora gerturatuta (San­dius­terri kalea 1) jar gaitezke kontaktuan. Informazioa eskaintzea helburu badu ere, salerosketetan sor daitezkeen gatazkak konpontzeko bitartekaritza lana ere egiten du KIUBek. Kontsumoaren inguruko edozein zalantza argitzeko, kon­tsula edo informazio es­kaera egin daiteke bertan. 2009­ko datuen arabera, 502 du­da argitu zituzten hainbat hernaniarrek, gehienak energia eta telefoniaren ingurukoak. Behin informazioa eskuratuta, erreklamazioa ere bertan egin daiteke. Lehengo urtean, 213 erreklamazio egin ziren Hernanin, hauek ere, energia eta telefonia ingurukoak gehienak. Kontsumi­tzaileak profesional, merkatari edo zerbitzu-emaileari erreklamazioa jartzerakoan, KIUB bi alderdientzat egokia izango den konponbidea ematen saiatzen da. Azkenik, bitartekaritza lanak helburua lortu ez badu, hau da, bi alderdien arteko arazoa konpontzeko adostasunik lortu ezean, arbitraje-prozedura jartzen da mar­txan. Modu honetan, gatazkari irtenbidea ematea bila­tzen da, bide judiziala ekiditeko eta prozesua azkartzeko.

Arbitraje prozedura
Lehendik Euskal Autonomia Erkidego osoan martxan dagoen zerbitzua bada ere, urrian Hernaniko hainbat merkatarik arbitraje-prozedurari lotzeko informazioa jaso du KIUBen eskutik. Sistema honek, herritarren eta merkatarien arteko harremanak hobetzea du xede. Sistema honetan parte har­tzen duten enpresa, merkatari edo zerbitzu-emaileek segurtasuna eskaintzen diete kon­tsumitzaileei, desadostasunik sortuz gero, prozedura mar­txan jartzen baita zuzenean. Sei pausu nabarmentzen dira bertan. Kontsumo Arbi­traje Batzordeak kontsumitzaile batek jarritako erreklamazioa jaso bezain laster, enpresari jakin arazten dio. Ondoren, bi alderdiak akordio batera irits daitezen saiatzen da, bide judiziala baztertuz. Bi alderdiek hitzarmen bat adostea lortzen badute, arbitraje-sistema martxan jartzen da automatikoki. Behin sistema mar­txan jarrita, bi alderdiek beren alegazioak eta nahiak aurkezteko aukera izango dute. Jarraian frogak biltzen dira. Azkenik, arbitraje-laudoa de­ritzon erabakia aurkezten du arbitraje batzordeak. Erabaki hau bi alderdiek nahi eta nahi ez bete beharko dute, epai judizial baten balio bera baitauka. Baina sistema honen bidez, bide judiziala hartuta baino gastu eta denbora gutxiagoan lortuko da konponbidea, bataz besteko 3 hilabete behar izaten baitira prozesu osorako.

2009KO DATUAK

Hernanin
- 502 kontsulta. Horietatik gehienak energia (%18) eta telefonia (%18) arloetan.
- 213 erreklamazio. Horietatik gehienak telefonia
(%40) eta energia (%23) arloetan.

Urnietan
- 76 kontsulta. Horietatik gehienak telefonia (%26) eta energia (%12) arloetan.
- 35 erreklamazio. Horietatik gehienak telefonia (%46), energia (%12) eta altzarien (%12) arloetan.

Astigarragan
- 51 kontsulta. Horietatik gehienak saltoki handien (%31) inguruan.
- 10 erreklamazio. Horietatik gehienak telefonia (%20) arloan

ARBITRAJE-SISTEMAREN ABANTAILAK

Kontsumitzailearentzat
- Sistema sinplea eta azkarra da, eta bide judiziala ekiditea ahalbidetzen du.
- Epai judizialek behar izaten duten baino denbora-tarte laburragoan epai baten balio bera duen laudoa ematen da.
- Zerbitzua doakoa da.
   
Enpresentzat
- Kontsumitzaileari berme handiagoa eskaintzen zaio, eta beraz, bezeroen konfiantza lortzen da.
- Sistemara atxikita daudela ziurtatzen duen bereizgarri ofiziala ematen zaie, eta publizitatean gehitu dezakete.
- Auzi judizialak saihesten ditu.
- Arbitrajeari atxikitako enpresen errolda publikoan agertzen dira.

HERNANIN ARBITRAJE SISTEMAREKIN BAT EGINDAKO ENPRESAK:

  Agapita Gomez Yustino,S.L.
  Agustina Fernandez Trigo
  Aitor Urrutia Pagola
  Alaitz Lopez Garcia
  Alberto Arenales Otermin
  Amboto,C.B.
  Amparo Minguez Casabal
  Amparo Olazabal Etxeberria
  Ana Iglesias Sanchez
  Ana Isabel Altolaguirre
  Ana Mª Ondarra Uriarte
  Andrekale35,C.B.
  Andres Barrantes Solis
  Ane Mitxelena Lekuona
  Antonio Fernandez Delgado
  Arancha Closa Armendariz
  Arantxa Arrizabalaga
  Arantxa Garaikoetxea
  Arantxa Larrañaga Aramburu
  Arantxa Santa Cruz Izaguirre
  Asuncion Esnal Muguruza
  Auto - Electricidad Larrea,C.B.
  Auto Servicio Gain,S.L.
  Autoescuela Hernani
  Benito Giraldo Merideño
  Bilinbolo,S.L.
  Biurtu,S.A.
  Carrocerias Kepa,S.L.
  Carrocerias Landare,C.B.
  Censa,S.A.
  Christian Caro Alvaro
  Clara Urretxu Lopez
  Cofruit,S.L.
  C. Electronicos Tecnomega,S.L.
  Constru. Metalicas  
  Aramburu,S.L.
  Corella Gestion,S.L.
  Cristina Descarga Aguirre
  Damiana Moriana Lopez
  Damiana Moriana Lopez
  Daniel Beldarrain Eizmendi
  Distisabel,S.L.
  Electricidad Kelma,S.L.
  Emilio Campos Mayor
  Enma Ortiz Gonzalez
  Eroski,S.Coop.
  Eroski,S.Coop.
  Estacion De Servicio 
  Carabel,S.L.
  Esteban Javier Echarri Arraras
  Etxe Tresnak Amegar,C.B.
  Etxe Tresnak Amegar,C.B.
  Evelia Martin Sanchez
  Felix Alberdi Erice
  Graficas Hernani,S.Coop.
  Hermi Electrodomesticos,S.L.
  Hernani Bidaiak,S.L.
  Hernani Finkak,S.L.
  Hitzak,S.L.
  Ibon Iriondo Goenaga
  Ignacio Etxaniz Manterola
  Ignacio Grijalba Y Otra,C.B.
  Industrias Erce,S.A.
  Inmobiliaria Mendaur,C.B.
  Iñaki Alkorta Lopez De Luzuriaga
  Iñaki Usandizaga
  Iratxe Berasaluce Arrizabalaga
  Irene Hernandez Zuñiga
  Iturain & A. C.  Group,S.L.
  Itxastele,S.L.
  Izaskun Iturrioz Sarasua
  J. Dorronsoro Okindegia,S.L.L.
  Jaione Zubeldia Telletxea
  Jessica Iraregui Cubillo Y
  Otra,C.B.
  Jose Alvarez Pajardo
  Jose Angel Esteban Lopez
  Jose Angel Fidalgo Erbina
  Jose Antonio Milla Almagro
  Jose Antonio Palacios Exposito
  Jose Antonio Torres
  Jose Luis Berasategui Lamas
  Jose Manuel Elizalde,S.A.
  Jose Manuel Gonzalez Vaquero
  Jose Manuel Irigoyen Irizabal
  Jose R. Martinez De San Vicente Ganuza
  Jose Victor Insausti
  Josebe Ezkati Igarzabal
  Josune Errazkin Valdes
  Juan Antonio Izmendi  
  Iparraguirre
  Juan Jose Izkorbe Lujanbio
  Julian Collado Etxeberria
  Juliana Manchado Hueso
  Karmele Mugika Uzkudun
  Katy Chaparro
  Lagunak Autoeskola,S.A.L.
  Leokadisti,C.B.
  Looking,S.L.
  Lourdes Camarero Nuñez
  Luis Garcia Ibañez
  Luis Maria Zerain Lizeaga
  Luisa Exposito Maestre
  M. Angeles Marzal Cebollero
  Mª Carmen Labaca Reizabal
  Mª Concepcion Arruarte Lasa
  M. Cruz Muguruza Hidalgo
  Mª Gorjon,S.L.
  Mª Isabel Casco Costa
  Mª Jesus Eizaguirre Eizmendi
  Mª Josefina Sainz Puente
  Mª Rosario Michelena Alzuri
  Maite Iradi Gorrotxategi
  Maite Marin Urien
  Maite Santana Ortiz
  Maria Carmen Larraza Perez
  Maria Jesus Irazustabarrena
  Mariano Alda Egea
  Master Hernani,S.L.
  Master Hernani,S.L.
  Miguel Armenteros Y Otro,C.B.
  Mikel Arregui Pagola
  Mikeli Anzizar Egilegor
  Milagros Nuñez Monje
  Milagros Querejeta Recalde
  Millamed,S.A.
  Miren Arantzazu Zamora Echebeste
  Miren Elizegi Abril
  Muebles Balbi,C.B.
  Muebles Y Asientos Garcia,S.L.
  Nagore Alvarez Iraola
  Natalia Gonzalez Martinez
  Novedades Valen,S.L.
  Pablo Gomez Justel
  Pablo Schroeder,S.L.
  Pedro Antonio Azpeitia,S.L.
  Pedro Mª Garin Urreaga
  Pedro Mª Godoy Martin
  Perfilvent,S.Coop.
  Perfumeria Eguzki,S.L.
  Permaca,S.L.
  Pinturas Landaribar,S.L.
  Pro-Lighting,S.L.
  Ramon De Urquijo,S.A.
  Rosario Zabala Irazu
  Ruth Imaz Munduate
  Scoiner,S.L.
  Sistiaga,S.L.
  Susana Rodriguez
  Talenta Outsourcing,S.L.
  Talleres Hernani,S.A.
  Tapicerias Eder,C.B.
  Teresa Castilla Albisu
  Textiles Adapik,S.L.
  Tindategi Garbi Berri,S.L.
  Tomas Imaz Irastorza
  Travelplan,S.A.
  Uralde Iturgintza,S.L.
  Urgaska,S.L.
  Ventanas Fabri,S.L.
  Xabier Zabalegi Vazquez
  Zabala,S.L.
  Zanguitu Madina Yoseba Y Dos 
  Mas,C.B.
  4 Trapos Pa Llevar,S.L.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!